Ireki menu nagusia

Beltxarga arrunta (Cygnus olor) Anatidae familiaren hegaztia da, Cygnus generoan arruntena dena[1].

Beltxarga arrunt
Mute Swan Emsworth2.JPG
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaAnseriformes
FamiliaAnatidae
GeneroaCygnus Cygnus
Espeziea Cygnus olor
Gmelin, 1789
Banaketa mapa
Mute Swan Range.png
Datu orokorrak
Luzera 147,5 cm
Altuera 1,2 m
Zabalera 220 cm

Europa eta Asian (batzuetan iparraldeko Afrikan) ere jatorria duen hegazti hau Ipar Amerika, Australasia eta hegoaldeko Afrikara eraman dute.

Hegazti handia da, arrek metro eta erdiko luzera eta 2'4 metrotako hego-zabalera hartzen dute, emeak pixkat txikiagoak dira. Arrek batazbeste 10 kilogramotako pisua dute, baina 15 kilogramotara ere iritsi izan dira. Hegaztia erabat zuria da eta moko gorria ditu. Moko gorriari itsatsita luma beltzezko antifaza du. Hankak ere beltzak ditu. Beltxarga gazteak grisak dira, bizkarraldea ilunagoa dute azpialdea baino. Urtero lumak aldatzen ditu. Aldaketa horrek aste batzuk irauten ditu eta bitartean ezin izaten du hegan egin.

Aintziretako ur azpian aurkitzen dituen landareak jaten ditu. Udaberrian inguruko soroetan aurkitzen dituen haziak jaten ditu eta intsektuetaz ere elikatzen da dieta osatzeko.

Beltzarga pareak urteako landareak jaten.

ErreferentziakAldatu

  1. Madge, S. and Burn, H. (1987) Wildfowl: An Identification Guide to the Ducks, Geese and Swans of the World A & C Black ISBN 0-7470-2201-1.
 
Cygnus olor
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beltxarga arrunt
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Cygnus_olor


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.