Beatrice Hastings
Beatrice Hastings, jaiotzez, Emily Alice Haigh (Londres, Erresuma Batua, 1879ko urtarrilaren 27a – Worthing, Erresuma Batua, 1943ko urriaren 30a) idazle, poeta eta literatura-kritikaria zen. Bere lanaren zati handi bat The New Age-n argitaratu zuen, hainbat izengoitirekin. Lehen Mundu Gerra hasi aurretik Alfred Richard Orage editorearekin bizi izan zen denbora batez. Katherine Mansfielden lagun eta maitalea izan zen, eta haren lana The New Age-n argitaratu zen lehen aldiz. Beste maitale bat Wyndham Lewis izan zen.[1]
Beatrice Hastings | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1879ko urtarrilaren 27a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Worthing, 1943ko urriaren 30a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Worthing |
Heriotza modua | suizidioa: asfixia |
Familia | |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Heziketa | The Queen's College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, poeta, arte-kritikaria, eleberrigilea, literatura-kritikaria, modeloa eta idazlea |
Biografia
aldatuLondresen jaioa eta Hego Afrikan hazia, gerra baino lehentxeago Parisera joan zen, eta Max Jacoben adiskidetasunari esker, Bohemio giroan nabarmendu zen.[2] Amedeo Modiglianirekin apartamentu bat partekatu zuen Montparnasse-n, eta haren obra bateko musa ere izan zen.
Haren beste lagun handi bat Charles Beadle nobelagilea izan zen, zaletasun berdintsuak zituzten eta. Beadle Hackney-n hazi zen, Hego Afrikan bizi izan zen aldi batean (Boeresen Gerran parte hartu zuen Hego Afrikako polizia britainiar gisa), eta Parisko bohemio-bizitzari buruzko hainbat eleberri argitaratu zituen. Beadle Parisetik Amerikara joan zenean 1916ko azaroan, Hastings aipatzen zuen Parisko lagunik hurbilena zela.
Bizitzaren amaieran, Hastings baztertuta sentitu zen merezi zuen literatura-aitortzatik, eta Alfred Richard Orageri errua gaineratu zion, Britainia Handiko tertulietatik eta zirkulu literarioetatik kanpo mantendu zuelako. 1936an panfleto bat argitaratu zuen, The Old New Age, eta Oragek pertsonarekiko zuen jarrera kritikatu zuen.
1943an, seguraski minbizia zuela, bere buruaz beste egin zuen etxeko sukaldean karbono monoxidoa arnastuz.
Lana
aldatu- Woman's Worst Enemy – Woman, 1909
- The Maids' Comedy: A Chvalorric Romance in Thirteen Chapters, 1911
- The Old "New Age"—Orage and Others, Blue Moon Press, 1935
- Defence of Madame Blavatsky Volumes 1 and 2, Worthing, Hastings Press, 1937
Bibliografia
aldatu- Carswell, John, Lives and Letters, New York, New Directions, 1978.
- Gray, Stephen (1999). Beatrice Hastings. Free-lancers and Literary Biography in South Africa. Amsterdam: Rodopi.' or. 59–76. ISBN 90-420-0666-8.
- Mairet, Philip, A. R. Orage – a Memoir, New York, University Books, 1966
- Mann, Carol, Modigliani, New York, OUP, 1980.
- Sichel, Pierre, Modigliani, New York, Dutton, 1967.
Erreferentziak
aldatu- ↑ "As mad and bad as it gets", Frank Witford, The Sunday Times, 30 July 2006
- ↑ Born in London, raised in S.A. based in Paris Copia archivada. . Retrieved 09/10/07