Beti-Pahuin herriak
Beti-Pahuin herriak Kamerun, Kongoko Errepublika, Ekuatore Ginea, Gabon eta São Tomé eta Príncipe herrialdeetan bizi diren herri bantuen multzo bat da. Talde honetako kideek beren buruak hainbat talde etnikotan banatzen dituzten arren, historia eta kultura komuna dute denek.
Mota | etnia |
---|
XX. mendearen amaieran 3.320.000 lagun zirela zenbatu zen, eta Gabon zein Ekuatore Ginea herrialdeetan talde etniko nagusia dira. Multzoko talde bakoitzak hitz egiten dituzten hizkuntzak elkarrekiko ulergarriak dira, eta horregatik batzuek hizkuntza beraren, Beti hizkuntzaren, dialektotzat hartzen dituzte.
Azpitaldeak
aldatuBeti-Pahuin multzoaren barruan 20 talde etniko inguru dago. Historia partekatu luzea dutenez eta sarritan elkarrekin ezkontzen direnez, zaila izan daiteke talde ezberdinak bereiztea.
Hiru azpimultzo daude:
Beti
aldatuBeti taldean hurrengo etniak daude: Ewondo, Bane, M'fang, Mbida-Mbane, Mvog-Nyenge etaEton.
Fang
aldatuFang (edo Fan) taldean hauek daude: Fang, Ntumu, Mvae eta Okak.
Fang taldea oso nabarmena da Gabonn, Ekuatore Ginea eta Kamerunen, eta gutxiago Kongon. Ekuatore Ginea nagusitasun politikoa dute.
Bulu
aldatuBulu taldea Kamerungo Beti-Pahuin guztien herena dira. Honako hauek dira: Bulu, Fong, Zaman, Yengono, Yembama, Yelinda, Yesum, Yebekanga, Yekebolo eta Mvele.