Niger-Kongo hizkuntzak
hizkuntza familia
Niger-Kongo hizkuntzak hizkuntza familia bat dira. Barnean 1.400 hizkuntza inguru dituenez, munduko handiena da. Guztira 400 milioi hiztun inguru ditu, eta gehienak Afrikan bizi dira. Genero gramatikal asko erabiltzen dituzte (mande hizkuntzak izan ezik); eta atzizkiak baino gehiago, aurrizkiak.
Sailkapena
aldatu2000. urtean Williamson eta Blench hizkuntzalariek honela sailkatu zuten:[1]
- Kordofaniar hizkuntzak.
- Atlantiar hizkuntzak (wolofera, fula edo temne).
- Mande hizkuntzak (bambara edo diula).
- Dogon hizkuntzak.
- Ijoidear hizkuntzak.
- Volta-Kongo hizkuntzak
Laal, mpre (galdua) eta jalaa hizkuntzak maiz Niger-Kongo hizkuntzei loturik aipatzen dira, baina oraindik ez zaie behin betiko sailkapenik eman.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Williamson, Kay & Blench, Roger (2000) 'Niger-Congo', Heine, Bernd and Nurse, Derek (eds) African Languages – An Introduction. Cambridge: Cambridge University Press, pp. 11–42