Baltasar Gracián

Baltasar Gracian» orritik birbideratua)

Baltasar Gracián y Morales (Belmonte de Gracián, Espainia, 1601eko urtarrilaren 8a - Tarazona, Espainia, 1658ko abenduaren 6a) espainiar idazlea izan zen.

Baltasar Gracián

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBaltasar Gracián
JaiotzaBelmonte de Gracián1601eko urtarrilaren 8a
Herrialdea Espainia
Aragoiko koroa
BizilekuaAteca
Calatayud
Huesca
Zaragoza
Tarazona
Tarragona
Valentzia
Gandía
Lleida
Toledo
Belmonte de Gracián
HeriotzaTarazona1658ko abenduaren 6a (57 urte)
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra, filosofoa eta idazlea
Izengoitia(k)Lorenzo Gracián
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Biografia aldatu

Jesusen Lagundikoa zen. Nahiko zailtasun izan zituen, Lagundiaren barruan, gaur arteko eragina izan duten bere obrak argitaratzeko; hori zela eta, Lorenzo Gracián ezizenez izenpetzen zituen bere lanak.

Idazmolde kontzeptista zuen bere lanetan, trinkoa oso eta helburu didaktiko moralarekin. El Héroe (1630, Heroia) buruzagi idealari buruzko lana da. Liburu hau filosofia moralari dagokio, XVI. mendetik oso zabaldua izan zen literatur generoaren baitan. El oráculo manual y arte de prudencia (1647) esapide moralez eta aforismoz osaturiko bilduma da. Europako hainbat hizkuntzatan itzuli izan dute lan hau, eta mendeetan zehar aipamen handiak eskaini izan dizkiote, Schopenhauer filosofoak, kasu.

El Criticón (1651-1657, Kritikatzailea) da Graciánen obrarik ezagunena eta garrantzizkoena, ezkorra eta barrokoa, antzinako bizimodu idilikoa eta zibilizazioaren gaiztakeria kontrajartzen dituena, eleberri alegorikoaren moldean.

Graciánen lanen eragina Espainiako idazleengan bai, baina batez ere Europako idazleengan izan du indarra, batez ere, XVIII. mendeko idazleengan. Honen haritik, Frantziako moralistak aipatu izan dira, nagusiki.

Ideologia politikoa aldatu

Azpian argi agertzen da bere ideologia politikoa zein zen:

« Ez dago printzerik, bizi den artean, losintxarien artean heroi ez denik, eta gainerakoen artean onartua ez denik; baina, gero, egia osoa-osoa agertzen da, justizia eginez (...).

Potentzia militarra da ospearen oinarria. Armarik gabeko printzea hildako lehoia da, eta erbiek ere iraindu egiten dute.

»
Baltasar Gracián y Morales
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baltasar Gracián  

Erreferentziak aldatu