Bakuko metroa
Bakuko metroa (azerbaijaneraz: Bakı Metropoliteni), Azerbaijango Baku eta inguruko herriak batzen dituen garraiobidea da. 1967ko azaroaren 6an inauguratu zen eta gaur egun hiru liniek osatzen dute. Sarearen luzera 40,3 kilometrotakoa da eta guztira 27 geltoki ditu.
Bakuko metroa | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Bakı Metropoliteni |
Mota | Metroa eta konpainia |
Herrialdea | Azerbaijan |
Osatuta | 28 May (en) ![]() 8 November (Baku Metro) (en) ![]() Green line (en) ![]() Həzi Aslanov (en) ![]() Mehemmed Hadi (en) ![]() Memar Əcəmi-2 (Baku Metro) (en) ![]() Nizami Gəncəvi (en) ![]() Nəriman Nərimanov depot (en) ![]() Purple line (en) ![]() Red line (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1967ko azaroaren 6a |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |

Ezaugarriak aldatu
1947an Sobietar Batasuneko gobernuak metroaren eraikuntza baimentzen zuen dekretua onartu zuen. Eraikuntza lanak lau urte beranduago hasi ziren, baina hainbat aldiz eten behar izan zituzten diru faltagatik. Azkenik 1967ko azaroaren 6an, Sobietar Batasuneko bosgarren metroa inauguratu zen.
1967an zabaldutako metroaren lehen taretak 6,5 kilometro baino ez zituen. Ondorengo hamarkadetan pixkanaka geltoki berriak zabaldu dituzte eta metroaren ibilbidea luzatu da. Azken geltokia 2008ko urriaren 9an zabaldu zen.
Lineak aldatu
# | Izena | Zabaltze data | Luzera | Geltokiak |
---|---|---|---|---|
1 | Linea 1 | 1967 | 20,1 km | 13 |
2 | Linea 2 | 1976 | 14,5 km | 10 |
3 | Linea 3 | 2016 | 5,7 km | 4 |
Guztira | 40,3 km | 27 |
Linea gorria aldatu
Lehen lineak Həzi Aslanov eta İçərişəhər batzen ditu. Linea honek Bakmil izeneko gunerako adar bat dauka.
Linea berdea aldatu
Bigarren lineak Şah İsmail Xətai eta Dərnəgül batzen ditu.
Kronologia aldatu
Tarte | Zabaltze data | Luzera |
---|---|---|
İçərişəhər-Nəriman Nərimanov | 1967ko azaroaren 6an | 6,5 km |
28 de mayo-Şah İsmail Xətai | 1968ko otsailaren 22an | 2,3 km |
Nəriman Nərimanov-Ulduz | 1970ko maiatzaren 5an | 2,1 km |
Ulduz-Neftçilər | 1972ko azaroaren 7an | 5,3 km |
28 May-Nizami Gəncəvi | 1976ko abenduaren 31an | 2,2 km |
Nəriman Nərimanov-Bakmil | 1979ko martxoaren 28an | 0,5 km |
Nizami Gəncəvi-Memar Əcəmi | 1985ko abenduaren 31an | 6,5 km |
Neftçilər-Əhmədli | 1989ko apirilaren 28an | 3,3 km |
Cəfər Cabbarlı | 1993ko abenduaren 27an | N/A |
Əhmədli-Həzi Aslanov | 2002ko abenduaren 10an | 1,4 km |
Memar Əcəmi-Nəsimi | 2008ko urriaren 8an | 2,1 km |
Nəsimi-Azadlıq prospekti | 2009ko abenduaren 30an | 1,3 km |
Azadlıq prospekti-Dərnəgül | 2011ko ekainaren 29an | 1,5 km |
Memar Əcəmi-2-Avtovağzal | 2016ko apirilaren 19an | 1,5 km |
Memar Əcəmi-2-8 Noyabr | 2021ko maiatzaren 29an | 1,4 km |
Avtovağzal-Xocəsən | 2022ko abenduaren 23an | 2,2 km |
Guztira: | 27 geltoki | 40,3 km |
Kanpo estekak aldatu
- (Azerbaijaneraz) (Errusieraz) (Ingelesez) Bakuko Metroaren Webgune Ofiziala
- (Ingelesez) Urbanrail - Baku Metroa