Dracula (1931ko filma)
Dracula (euskaraz Drakula) 1931ko Tod Browning estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma da. Bram Stoker idazlearen Drakula eleberrian oinarrituta dago eta Bela Lugosi hungariar aktoreak antzeztu zuen.
Dracula (1931ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1931 |
Izenburua | Dracula |
Mugimendua | Pre-Code Hollywood (en) ![]() |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, vampire film (en) ![]() |
Iraupena | 75 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Telesaila | Dracula (en) ![]() |
Deskribapena | |
Oinarritua | Drakula Dracula (en) ![]() |
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Tod Browning Karl Freund |
Gidoigilea(k) | Garrett Fort (en) ![]() John L. Balderston Tod Browning |
Antzezlea(k) | |
Béla Lugosi (Drakula kondea) Helen Chandler (en) ![]() ![]() David Manners (en) ![]() ![]() Dwight Frye (Renfield (en) ![]() Edward Van Sloan (en) ![]() Carla Laemmle Wyndham Standing (en) ![]() Dorothy Tree Herbert Bunston (en) ![]() ![]() Frances Dade (Lucy Westenra (en) ![]() Joan Standing (en) ![]() Charles K. Gerrard Tod Browning Florence Wix John George | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Carl Laemmle Jr. (en) ![]() Tod Browning |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Milton Carruth (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Charles D. Hall (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Philip Glass |
Argazki-zuzendaria | Karl Freund |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres eta Transilvania |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
- Artikulu hau 1931ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Drakula (argipena)».
Drakula banpiroaren lehenbiziko filmetako bat izan zen: Bela Lugosi aktoreak bere antzezpenaz gaur egun aski ospetsua pertsonaia horren errol klasikoa eta errepikatua osatu zuen, alegia, itxura dotorea eta noblea duen banpiroa, emakumezkoengan pizten duen sexu erakarpena...
Argumentua Aldatu
Drakula kondeak Karpatoak laga eta Ingalaterrara doa, morroi gisa kontulari bat berekin batera eramanez. Jada, Londresen dagoela, ezkongai dagoen neska gazte batez maitemindu da. Drakulak gauero neska gaztea ezkutuan bisitatu eta pixkanaka haren odola edan eta azkenik bere emazte bilakatu du. Baina neskaren osasun kaskarrak bere familia kezkatu duenez, Van Helsing doktoreari laguntza eskatu eta hark neskaren ahultasunaren arazoa zein den argi eta garbi zein den jakinarazi die: banpiroa.
Aktoreak Aldatu
- Béla Lugosi ... Drakula kondea
- Helen Chandler ... Mina
- David Manners ... John Harker
- Dwight Frye ... Renfield
- Edward Van Sloan ... Van Helsing
- Herbert Bunston ... Seward doktorea
- Frances Dade ... Lucy
- Joan Standing ... Briggs erizaina
- Charles K. Gerrard ... Martin
Iruditegia Aldatu
-
Bela Lugosi, Drakula.
-
Bela Lugosi, Drakula.
-
Bela Lugosi, Drakula.
-
Dwight Frye, Remfield.
Ikus gainera Aldatu
- Drakula: Bram Stoker irlandar idazlearen eleberria.
- Dracula (1958ko filma): Terence Fisherrek zuzendu eta Christopher Lee eta Peter Cushing aktoreek antzeztua.
- Bram Stoker's Dracula: 1992ko Francis Ford Coppolaren filma.
Kanpo estekak Aldatu
- Dracula filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)