Plan 9 from Outer Space

Plan 9 from Outer Space (euskaraz Kanpo Espazioko 9 Egitasmoa) 1959ko Ed Wood estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Bertan, Bela Lugosi, Maila Nurmi eta Lyle Talbot aktoreek antzeztu zuten.

Plan 9 from Outer Space
Jatorria
Argitaratze-data 1959
Jatorrizko izenburua Plan 9 from Outer Space
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa beldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma, alien invasion (en) Itzuli, Z movie (en) Itzuli, zombie film (en) Itzuli eta speculative fiction film (en) Itzuli
Iraupena 79 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Egile-eskubideak jabetza publiko
Grabazio lekua(k) Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ed Wood
Gidoigilea(k) Ed Wood
Antzezlea(k)
Tom Keene
Tor Johnson (en) Itzuli
Bunny Breckinridge
Maila Nurmi
Béla Lugosi
Tom Mason
Ed Wood
Gregory Walcott
Dudley Manlove
Joanna Lee
The Amazing Criswell
Ben Frommer
Lyle Talbot
Duke Moore
Paul Marco (en) Itzuli

[[Kategoria:Tor Johnson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]












[[Kategoria:Paul Marco (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Ed Wood
Konpainia ekoizlea RKO Pictures
Edizioa Ed Wood
Bestelako lanak
Musikagilea Bruce Campbell
Argazki-zuzendaria William C. Thompson (en) Itzuli
Jantzi-diseinatzailea Richard Chaney (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Los Angeles
Argumentu nagusia alien invasion (en) Itzuli eta Bizi estralurtarra
Kanpo loturak

Filmak Hollywoodeko filmeekin alderatu ezkero oso aurrekontu mugatua izan zuen, eta ikusle kopuruaren aldetik sekulako porrota izan zen. Zinemaren historiako film txarrenetakoen artean aipatu ohi da, eta zuzendaria bera ere inoizko zuzendari txarrentzat jo izan da. Halere, denbora igaro ahala kultuzko filma bilakatu da. Bitxikeria gisa, filma burutzen ari zenean Bela Lugosi aktore beteranoaren heriotza jazo zen, eta haren omenez zuzendariak Lugosi Tor Johnson suediar borrokalariaren etxeko lorategian loreak biltzen agertzen den eszena mutua gehitu zuen, nahiz eszena hori eta filmarekin bat etorri ez.

1994ean Tim Burtonek film honen filmaketari buruzko Ed Wood filma burutu zuen, eta bertan Johnny Depp aktoreak Ed Wood zuzendariaren eta Martin Landau aktoreak Bela Lugosi aktorearen papera antzeztu zuten.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Estralurtarrek lurtarrak zonbietan bilakatuko dituen 9 Egitasmoa martxan jarri dute. Horren arrazoia gizakiek euren asmakuntza militarrekin galaxiaren oreka arriskuan jartzen dutela da, hain zuzen ere, bonba atomikoa eta oraindik asmatzeke daukaten "solaronite" lehergailuak eguzkia eta galaxia osoa suntsitu eta desagerrarazi baitezakete.

AktoreakAldatu

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu