Atari eztabaida:Hezkuntza/Lehiaketak/2022/01

Urtarrilaren 10etik geldi dago Bot eguneraketa puntuaketaren berri ematen duena... --Luistxo (eztabaida) 10:34, 17 urtarrila 2022 (CET)Reply

Izena emateko aldatu

Aupa, zelan ematen da izena, eta zelan ziurtatu hasten duzun artikulua ez dizula beste inork "zapalduko"? Eskerrik asko. - "Gilentxo" 09:45, 5 urtarrila 2022 (CET)


Kaixo, diplomazia artikulua ez dagokio diplomatics (Q378426) https://www.wikidata.org/wiki/Q378426 kontzeptuari, euskaraz diplomatika litzateke, diploma motako dokumentuak ikertzen dituen diziplina --"Smatxi" 20:52, 2 urtarrila 2022 (CET)

@Smatxi: Horrelakoak aurkitzen badituzu (asko daude, ze zerrenda egin da Wikidatatik tiraka) aldatu zerrendan dagokion artikulura eta kontabilizatuko da. -Theklan (eztabaida) 20:59, 2 urtarrila 2022 (CET)Reply

Bultzada bat, zerrendan gora egiteko aldatu

Hilabete erdialdean 10.000 artikuluen zerrenda gaurkotzen da, eta hilabete honetan (gure lehenengo 15 egunetako esfortzuarekin) euskara izan da gehien hazi den 5.a: m:List_of_Wikipedias_by_expanded_sample_of_articles. Pentsa beste bultzada bat ematen badiogu: pare bat hilabetetan bi postu gora egingo genuke Wikipedien zerrendan. Animatuko al dugu pixka bat gehiago lehiaketa, Ibarreusk, Joxan Garaialde, Lainobeltz, Iñazio Irizar, Ernestobanpiroa, Gartxoak, Teles47, Birasuegi, aitzolete, Makeip, Mapatxea, Marklar2007, Ksarasola, Smatxi, Gauwiki, Luistxo, Josugoni, Xsarasola, Danwasd, Itziarmurgiondo, Euskalnat, Alazne03, C.mujika, Wayratuta, JustAnotherHumanBeing, Paxkaline? Theklan (eztabaida) 12:00, 18 urtarrila 2022 (CET)Reply

Kaixo,
niri ezer egin ez banu bezala ageri zait sailkapena eta "Eskandinaviako Historia" egin nuen... ez dakit urratsen bat ez ote dudan behar bezala egin ala eguneraketaren bat falta den... Paxkaline (eztabaida) 15:12, 18 urtarrila 2022 (CET)Reply
Bai, bota geldi egon da, baina gaur 17:00etan berrituko duelakoan nago. Theklan (eztabaida) 16:17, 18 urtarrila 2022 (CET)Reply
Zera Theklan, nola laguntzen ahal dugu gehiago eskala horretan gora egiten: artikulu gutxi garatuak indartzen, ala falta direnak sortzen? --Luistxo (eztabaida) 20:53, 19 urtarrila 2022 (CET)Reply
Ba oso galdera ona, matematikari batek egin beharko duk kalkulua.
Existitzen ez diren artikuluek 0 balio dute eta egiten duen kalkulua da:
laburrak*2 + 8.000tik gorakoak *3 + 16.000 gorakoak *4
Guztira, beraz, 40.000 puntu daude banatzeko, eta hori da %100. %1 igotzeko, 400 puntu egin behar dira, beraz. Hau da, 200 artikulu sortu, 133 artikulu 8.000tik igo edo 100 artikulu 16.000tik igo. Behin 16.000 byte dutenak igotzen jarraitzeak ez du emaitza hori igotzen, baina bai artikuluen mediana eta batezbestekoaren kalkulua. Rankingean horrek ez du eraginik, hala ere.
Zer den hobea? Ba edz dakit, egia esan! Theklan (eztabaida) 22:06, 19 urtarrila 2022 (CET)Reply
Begiratu daiteke zein artikulu daude hemengo zerrendan eta 15.000-16.000 artean dituzten: https://petscan.wmflabs.org/?psid=21267511
Hauetan gehitzea 1.000 byte estratega ona dela uste dut. Theklan (eztabaida) 22:11, 19 urtarrila 2022 (CET)Reply
Oso ideia ona. 12 zeuden atzo. Ingelesezko artikulutik bibliografia ekartzea nahiko erraza izan da. Orain arte hauek landu ditut: +3.746‎ Islandiako historia; +1.512‎ Errumaniako historia; +1.465‎ Germaniako Erromatar Inperio Santua; +4.144‎ Finlandiako historia ‎ ; +2.212‎ Bulgariako historia ; +1.588‎ Bizantziar Inperioa ‎ ; +4.208‎ Venezuelako historia ‎ +543‎ 1931ko Txinako uholdeak. Beste bost geratzen dira. Aupa! Ksarasola (eztabaida) 09:26, 20 urtarrila 2022 (CET)Reply
Hori da! Ba hemen zerrenda bera, baina 7.000 eta 8.000 artekoekin: https://petscan.wmflabs.org/?psid=21270910 Theklan (eztabaida) 10:40, 20 urtarrila 2022 (CET)Reply
Zuzenketa txiki bat: antza euskarak 967 karaktere behar ditu ingelesek 1.000 karakteretan esaten duten berbera esateko, Giza Eskubideen Deklarazioaren itzulpenaren arabera. Beraz, hori ere kontuan hartzen du: 8.000 byte beharrean 8.273 behar dira 3 puntu lortzeko eta 16.546 4 puntu eskuratzeko. Berritu ditut zerrrendak:

Nabarmena den zerbait idatzi al duzue? aldatu

Kaixo Ibarreusk, Joxan Garaialde, Lainobeltz, Iñazio Irizar, Ernestobanpiroa, Gartxoak, Teles47, Birasuegi, aitzolete, Makeip, Mapatxea, Marklar2007, Ksarasola, Smatxi, Gauwiki, Luistxo, Josugoni, Xsarasola, Danwasd, Itziarmurgiondo, Euskalnat, Alazne03, C.mujika, Wayratuta, JustAnotherHumanBeing, Paxkaline!

Hilabete honetan asko eta asko idatzi duzue guztiek. Gogoratu azalean agertzeko moduko zerbait bikaina idatzi duzuela uste baduzue Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko_artikuluak orria duzuela proposamenak egiteko. Eta besteenak bozkatzeko. Nik ikusi ditut hemen harribitxi batzuk, eta gustura bozkatuko nuke euren alde. Animatu parte hartzera hor ere! Theklan (eztabaida) 12:13, 31 urtarrila 2022 (CET)Reply

Eguerdi on Theklan. Nire aldetik bat aipatzekotan, "Erdi aroko zaldun" izango huen. Baina Kalitate neurketan zortzian utzi nuen, bederatzira ailegatu barik, ahalik eta artikulu berri gehien egitearren. Frantsesezko artikulua irakurtzen baduk, garbi zegok material asko ez dagoela euskarazkoan. Baina bueno. Txukun dagoela uste diat. Eskuminak, Iñazio 85.84.222.203 12:35, 31 urtarrila 2022 (CET)Reply
Neuk ere harribitxiren bat ikusi dut hortik. Danwasden Giza migrazio goiztiarrak (eta arkeogenetikarena ere; pena hainbeste lotura gorri), Iñazio Irizarren Erdi Aroko zaldun (kritikaren atala, igual txikiegia), Gartxoaken Tibeteko historia, Gauwikiren Antzinaro Berantiarra... eta beste asko, txalotzekoak (eta boskatzeko modukoak) -Marklar (eztabaida) 19:21, 31 urtarrila 2022 (CET)Reply
"Hezkuntza/Lehiaketak/2022/01" orrira bueltatu.