Arte endekatua, alemaniako Entartete Kunst  hitzen itzulpena da, nazien erregimenaren aldian Alemania osoan arte modernoa deskribatzeko erabiltzen zen espresioa hain zuzen ere. Naziek arte mota hau gaitzesten zuen eta "arte heroikoa" zeritzotena goretsi. "Endekatu" arte hau, Alemanian debekatua izan zen eta "ez alemaniar"-tzat jotzen zuten,  boltxebike eta juduen kutsua gaineratuz.  "Artista endekatutzat jotzen zutenak zigortuak izan ziren; besteak beste, ezin zuten irakaskuntzan aritu, ezin zuten beraien artea erakutsi edota saldu eta zenbaitetan, artea sortzea ere eragotzi zieten.

Arte endekatua erakusketa Salzburg, 1938.
Irudia, Franz Marc.
Goebbels Arte endekatua (Entartete Kunst) erakusketan. 

Historia aldatu

Arte endekatua halaber, naziek antolatutako propaganda erakusketa baten izenburua izan zen. Erakusketa hau, 1937 urtean, Municheko  Haus der Kunst-en egin zuten eta bertan arte modernoko lanak, anabasean jarrita eta irrigarri uzten zuten testuak gaineratu zizkien. Horrez gain, aldez aurretik 1933 urtean alemaniako agintariek ordaindu zuten itzelezko salneurria zehaztu zuten, herri xehea bukatu berri zen gerraren ondoriak eta 1929ko krisi ostea sufritzen zuen bitartean. Iritzi publikoa arte modernoaren kontra jartzeko asmotan, erakusketa hainbat hiritan izan zen, Alemania eta Austria barrena.

Arte modernoa debekatzen zuten bitartean, ohiko margo eta eskultura, "odola eta lurra" "arraza garbitasuna", edertasuna, militarismoa eta obedientzia baloreak goresten zutenak sustatu zuten. Era berean, musika tonala izatea eta jazz musikaren eragin gabekoa nahi zuten; bestelako pelikulak eta antzezlanak zentsuratuak izan ziren.

Horrela jokatzearen arrazoia hau zen: artea heroikoa, benetako artea adierazten du eta eredu modernoek ordea edertasun kanonetik kanpo zeuden. Artista "garbi"ek "arte garbia" sortzen zuten eta aldiz, artista modernoek, "endekatuek" ordea "arte endekatua" ekoizten zuten.

Naziek artista "endekatu"tzat jotzen zuten artisten zerrenda:

Estiloak:

Kanpo estekak aldatu