Arkade edo jolas-makinak txanpon bat sartuz bideo-joko edo bestelako joko bat jolasteko aukera ematen duen aparatu bat da, altzari tankerakoa. Aparatu horietan jolasten diren bideo-jokoei arkade-joko deritze. 1930eko hamarkadan sortutako makinak dira, pinball jokoetarako batez ere eta teknologia mekanikoa erabiliz. 1970eko hamarkadaz geroztik, bideo-jokoak eta bestelako joko elektronikoetarako erabili dira gehienbat. Taberna, jolas-areto eta antzekoetan kokatu ohi dira. Munduan Japonian bertako otaku kulturaren elementu nagusienetako bat da.

Arkade makina bat.

Arkadeen urrezko aroa 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkadaren lehen erdia izan zen.

Kanpo estekakAldatu