MAME, Multiple Arcade Machine Emulator izendapenaren laburdura, Arkade Anitzen Makina Emulatzailea, ordenagailu eta beste zenbait gailuetan arkade bideo-jokoak doanik jokatzeko, beren hardware programak erreplikatzen dituen kode irekiko emulatzaile bat da. MAME emulatzailearen helburua 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkadako arkade bideo-jokoak gorde eta gaur egun ere haietan jokatzeko aukera ahalbideratzea da. Emulatzaile honen abantaila nagusia jokagarritasunaz gain, garai batean arkade aretoetan edo tabernetan bidejokoak diruaren truk jokatu beharrean, doain, etxean edo nonnahi eta noiznahi jokatzeko aukera ematen duela da.

 MAME
Jatorria
Azken bertsioa0.263
Ezaugarriak
EuskarriaMicrosoft Windows
Programazio-lengoaiaC++ eta C
Sistema eragileaMAME software list (en) Itzuli, MAME Save State (en) Itzuli, WLF WolfMAME recording info (en) Itzuli, MAME Hash (en) Itzuli, MAME Input (Extended Header) (en) Itzuli, MAME plugin config (en) Itzuli, MAME Input (Versioned Header) (en) Itzuli, MAME Layout (en) Itzuli eta MOOF Disk Image (en) Itzuli
Irakur dezakeMicrosoft Windows, Linux, macOS eta UNIX-moduko
Idatz dezakeMAME software list (en) Itzuli, MAME Save State (en) Itzuli, WLF WolfMAME recording info (en) Itzuli, MAME Hash (en) Itzuli, MAME Input (Extended Header) (en) Itzuli, MAME plugin config (en) Itzuli, MAME Input (Versioned Header) (en) Itzuli, MAME Layout (en) Itzuli eta MOOF Disk Image (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGPLv2
Ekoizpena
GaratzaileaNicola Salmoria (en) Itzuli

mamedev.org
Facebook: mamedev.org Twitter: mamedev_org Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/mamedev/mame

Nagusiki, 40-50 urte arteko erabiltzaileak ditu (2017. urtean), Arkade bideo-jokoen urrezko aroan nerabe edo haurrak ziren jendea, modu apalagoan adin horretatik berako gazteak.

1997ko otsailaren 5ean Nicola Salmoria italiar programatzaileak 0.1 bertsioa sortu zuen. Ordudanik, MAME emulatzailea bertsio berriak argitaratuz eta hobetuz joan da.

MAME emulatzailean bidejokoetan jokatzeko ROM informazio artxiboak behar dira, horietan bideo-joko bakoitzaren datuak daude. Artxibo hauek irakurriz ordenagailuak bideo-jokoa erreplikatu dezake. MAME emulatzaileak milaka eta milaka arkade bideo-joko erreplikatzeko gai da.

Kanpo estekak aldatu