Pong
Pong, 1972ko azaroaren 29an Atari enpresak merkaturatutako bideo-joko bat da. Nolan Bushnellek sortu zuen. Pong bere izenak ongi adierazten duen bezala ping-pong jokoan oinarritua dago.
Pong | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Allan Alcorn | |||
Argitaratze-data | 1972 | |||
Izenburua | Pong | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Argitaletxea | Atari, Inc. (en) | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | sports video game (en) | |||
Hizkuntza | hizkuntza edukirik gabea | |||
Joko-modua | shared/splitscreen multiplayer (en) eta Jokalari anitzeko modua | |||
Euskarria | arkade | |||
Egile-eskubideak | copyrightduna | |||
Kokapena | ||||
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa | |||
Ekoizpena | ||||
Diseinatzailea | Allan Alcorn | |||
Garatzailea | Atari, Inc. (en) | |||
Fikzioa | ||||
Erabiltzen du | Elektronika analogiko | |||
kronologia | ||||
|
Bideo-jokoen lehenbiziko belaunaldiko joko arrakastatsu eta ezagunenen artean dago, eta belaunaldi honetako joko gehienen antzera itxura nahiz jokagarritasun oso sinplea zuen: bi jokalarientzako bideo-jokoa zen; pantailaren alde banatan bi marra txikik ping-pongeko palak irudikatzen zituzten, jokalariek pala hauek gora eta behera mugitu zitzazketen, ezker eskuin zebilen eta pilota irudikatzen zuen puntu bat kolpatuz. Pantailaren erdian marra-lerro batez sarea irudikatua zegoen. Bestalde, pantailaren goialdean partiduaren tantuak zenbakiz adieraziak zeuden. Honela ping-pongeko partida bat irudikatzen zen.