Argo (filma)
Argo 2012ko Ben Affleck estatubatuar zinema zuzendariaren drama thriller film bat da. Antonio J. Mendez CIAko agentearen The Master of Disguise liburua eta Joshuah Bearman kazetariaren Wired aldizkariko The Great Escape artikuluan oinarrituta dago. Bertan, Ben Affleck, Bryan Cranston, Alan Arkin eta John Goodman aktoreek antzeztu zuten.
1980an jazotako Canadian Caper ("Kanadar Azpijokoa") izenez ezagutzen den benetako gertakari batean oinarrituta dago, Teherango gatibuen krisialdiaren testuinguruan.
2013ko 85. Oscar Sarien ekitaldirako 7 izendapen jaso zituen eta hiru irabazi: Film onenaren Oscar Saria, Gidoi egokitu onenaren Oscar Saria eta Muntatze onenaren Oscar Saria. Bestalde, bost Urrezko Globo sari ere irabazi zituen.
2012ko abuztuaren 31n estreinatu eta 2012ko Donostiako Zinemaldian lehiaketara aurkeztu zen.
Argumentua Aldatu
1979, Irango Iraultza. Khomeini aiatolaren jarraitzaileek Persiako sharen estradizioa eskatzeko, Teherango AEBetako enbaxada hartu dute: bertako sei langilek ihes egin dute eta Kanadako enbaxadan babes hartu. CIAk eta kanadar gobernuak haien erreskate ekintza antolatu behar dute. Helburu horretarako, CIAko Tony Mendez (Ben Affleck) agenteari horren ardura eman diote, bahituak askatzen aditua baita. Irtenbide hoberik ezean, Argo deritzan zientzia-fikziozko film bat asmatu eta Hollywoodeko John Chambers (John Goodman) talentu bilatzaile baten laguntzaz, filmaren eszenatokiak topatzeko, Iranera abiatu da. Misio hau du: Teheranera iritsi eta estatubatuar diplomatikoak haien filmaketa-taldeko kanadar zinemagileak direla esanez, haiekin muga iragan eta AEBetara itzultzea.
Pertsonaiak Aldatu
- Ben Affleck: Tony Mendez
- Bryan Cranston: Jack O'Donnell
- Alan Arkin: Lester Siegel
- John Goodman: John Chambers
- Tate Donovan: Robert Anders
- Clea DuVall: Cora Lijek
- Christopher Denham: Mark Lijek
- Scoot McNairy: Joe Stafford
- Kerry Bishé: Kathy Stafford
- Rory Cochrane: Lee Schatz
- Victor Garber: Ken Taylor
- Kyle Chandler: Hamilton Jordan
- Chris Messina: Malinov
- Željko Ivanek: Robert Pender
- Titus Welliver: Jon Bates
- Bob Gunton: Cyrus Vance
- Philip Baker Hall: Stansfield Turner
- Richard Kind: Max Klein
- Richard Dillane: Peter Nicholls
- Keith Szarabajka: Adam Engell
- Michael Parks: Jack Kirby
- Tom Lenk: Rodd
- Christopher Stanley: Tom Ahern
- Page Leong: Pat Taylor
- Taylor Schilling: Christine Mendez
- Ashley Wood: Beauty
- Barry Livingston: David Marmor, CIAko ofiziala
- Sheila Vand: Sahar
- Omid Abtahi: Reza
- Karina Logue: Elizabeth Ann Swift
- Adrienne Barbeau: Nina
- Fouad Hajji: Komiteh
Ikus, gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
- Argo filmari buruzko webgunea (Ingelesez)
- Argo filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Argo filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)