Ruhola Khomeini
Ruhola Khomeini[1] —jaiotza-izena: Ruhola Musavi Suhufu Ibrahima Musa Khomeini— (persieraz: روح الله خمینی, ruːholˈlɑːhe χomeiˈniː ahoskatua; Khomein, Iran, 1902ko irailaren 24a - Teheran, Iran, 1989ko ekainaren 3a) politikaria eta Irango xiiten buruzagia izan zen.
Bizitza
aldatuArak, Isfahan eta Qum hirietako erlijio-eskoletan ikasketak egin eta ulema egin zen 27 urte zituela. Reza Khan shaharekin istilu politikoak izan zituen 1941ean eta Mossadeghen alde agertu zen 1953an. Atxilotuta egon ondoren, 1964an askatu zutenean, berriro aurre egin zion shahari. Turkiara erbesteratu zuten horren ondorioz. Handik irakiar Najaf hiri santura joan zen, 1978 arte. Khomeiniren mezua indar handiz zabaltzen hasi zenez, hango gobernuak Frantziara bidaltzea erabaki zuen. Hala ere, Frantziatik gidatu zituen shaharen aurkako ekintzak, eta shahak atzerrira ihes egin behar izan zuen. Orduan itzuli zen Khomeini Iranera (1979).
Bazarganen agindupeko gobernua osatu zuen, iraultzaren buruzagia izan zen eta Irango Islamiar Errepublika ezarri. Aginpide handia eman zion horrek, baita neurri latzak ezartzeko aukera ere (jendea fusilatu, Estatu Batuetako jatorriko pertsonak bahitu, eta abar). Erlijio-burua izan zen, eta bere esku izan zuen Irango politika.
Gaur egun, haren gorpua Ruhola Khomeiniren mausoleoan dago.
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruhola Khomeini |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.