Areto eliza

Areto-eliza» orritik birbideratua)

Areto eliza (alemanez: Hallenkirche)[1] elizen eraikin arkitektonikoaren mota bat da non habearte guztiek garaiera bera duten.[2] Oinplano gehienetan laukizuzen estilkokoa bada, batzutan gurutze formakoak aurkitzen dira ere bai. Eraikin mota hau erromanikoarekin hasi zen eta gotikoarekin zabalkunde handia izan zuen Europa osoan.[3]

Urretxuko San Martin Tourskoa areto elizaren adibidea da.
San Bizente eliza Gasteizen.

Historia

aldatu

Eraikin mota honen hasiera Erromanikoan aurkitu da, beste lurraldeen artean Frantziako Poitoun. Gotikoarekin batera arrakasta handia ezagutu zuen, batez ere Alemanian; lurralde horretan adibide zaharrenak Paderborngo katedrala, Greifswaldeko Andre Maria eliza eta Marburgoko Santa Isabel eliza dira. XIII. eta XIV. mendean ohikoa bihurtu zen. Espainiara beranduago heldu zen, XIV. mendean, eta batez ere Mediterraneo aldean zabaldu zen.

Oinarrizko egitura

aldatu

Areto elizak normalean hiru edo bost habearte ditu. Gurutze gangak izaten ditu, habearte guztietan antzeko garaiarekin. Argia alboetako habearteetan dauden leihoetatik sartzen da. Espazioak zabalak eta garbiak dira eta horrek areto handiaren itxura ematen diote, jende asko biltzeko oso egokia. Oinplano laukizuzena izaten da eta transeptua ez da habearte guztien multzoa baino zabalago. Batzutan, alboetako habearteak zertxobait baxuago izaten dira baina erdiko habeartea argitzeko leihorik gabe.

Kanpoaldetik ikusita, eliza hauek apaingarri gutxi izaten dute. Orokorrean, horizontalsuna da nagusi eta itxura irmoa izaten dute, leiho gutxikin; horri esker, eraikin hauek ez dituzte arbotanteak behar.

Eskemak

aldatu

Areto elizen oinplano desberdinak

aldatu

Euskal Herriko areto elizak

aldatu

Eraikin mota honek Euskal Herrian ere zabaldu zen. Hona hemen adibide batzuk:

Erreferentziak

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Areto eliza