Paula Amilburu

Aramaioko bertsolaria

Paula Amilburu Izargarai (Aramaio, Araba, 1994) arabar bertsolaria da. Filologia hispanikoa ikasi zuen eta Institutuko irakaslea da lanbidez[1].

Paula Amilburu
Bizitza
JaiotzaAramaio, 1994 (29/30 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Biografia aldatu

2005ean hasi zen Aramaioko bertso eskolan eta 2012an Arabako eskolarteko txapelduna izan zen[2]. Aurreko urtean bigarren egina zuen. 2021. urtean Señora sariketako finalera sartu zen[3] eta 2022an ere Arabako Bertsolari Txapelketako finalean sartu zen aurreneko aldiz[4]. 2024an bigarrenez sailkatu zen Arabako Txapelketako finalera[5] eta hirugarren egin zuen.

Bertxoko irratsaioaren esataria ere izan zen[1].

Palmaresa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Galdegazte 2022: Paula Amilburu - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  2. «Paula Amilburuk eta Gasteizko taldeak jantzi dute Arabako txapela - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  3. «Paula Amilburuk ere, Señora sariketako finalerako txartela - Aramaio» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  4. «Manex Agirrek finalerdia irabazita finala erabakita» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  5. «Gasteiz, martxoak 16 — Arabako Bertsolari Txapelketa 2024» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).

Kanpo estekak aldatu