Astronomia Antzinako Grezian

Antzinako Greziako astronomia» orritik birbideratua)

Grezian antzinatik aztertu izan da astronomia. Antzinako beste zibilizazioetatik influentzia garrantzitsuak jaso izan ditu: influentzia handiena sustatu zutenak India eta Babiloniatik eratorritakoak ziren.  Garai helenistikoan zehar eta erromatar inperioan, astronomo askok egin zuten lan astronomia klasikoaren esparruan Museionen eta Alexandriako liburutegian[1].

Greziar astronomia arkaikoa aldatu

 
Anaximandro

Homeroren Odisea-k izarrak nabigazioan gidari zirela deskribatu zuen. Hesiodoren "Lanak eta egunak" artelanak urtean zehar egunsentian ateratzen eta sartzen diren konstelazioen inguruan informatu zuen, goldatzeko, ereiteko eta jasotzeko momentu aproposa zein den adieraziz.

Iliada eta Odisea-n, Homerok erreferentzia egiten die hurrengo zeruko gorputzei:

Horietako inork ez zuen lan zientifiko bat idatzi, kosmologia zurrun bat eratu zuten arren (non lurra zapala zela eta ozeanoez inguratuta zeudela esaten zuten). Izar asko ozeanora erori eta desagertu egiten zirela baieztatzen zuten, beste batzuk beti ikusgai zeuden bitartean. Kosmosaren inguruko espekulazioak arruntak ziren filosofia presokratikoan K.a. VI eta V. mendeetan. Anaximandrok esaten zuenez, Lurrak forma zilindrikoa zuen, suzko eraztun batzuez inguratuta zegoen eta kosmosaren zentroan kokatzen zen. Filolaok kosmosa izarrekin, planetekin, eguzkiarekin, ilargiarekin, lurrarekin eta Antichtonarekin deskribatzen zuen, su zentralaren inguruan biratze zirela esanez. [2]

Planetak astronomia goiztiarrean aldatu

Planeta hitza grekotik datorren terminoa da, πλανήτης, errari esan nahi du. Ortzimugan zenbait argi igartzen zituzten astronomoek eta horregatik jaso zuen izen hau. Begirada batean ikus zitezkeen bost planetak Merkurio, Artizarra, Marte, Jupiter eta Saturno ziren. Batzuetan Ilargia eta Eguzkia ere kontatzen ziren, guztia zazpi izar gorputz izanik.

Planeta askok jainko greziarren izenak hartzen zituzten. Jainko erromatarren izenak jainko greziarren izenen baliokideak izanik, Eguzki Sistemako planeten izenen oinarri dira.

Eudoxan Astronomia aldatu

 
Errenazimenduko egurrezko grabatua, bi esferen modeloak irudikatzen dituena

Grezia klasikoan, astronomia matematikaren jarraipen bat zen; astronomoek eredu geometrikoak sortzea bilatu zuten, izarren mugimenduak irudikatuko zituztenak. Ohitura hau pitagorikoekin hasi zen, non hauek astronomia matematikako lau arteen barruan kokatu zuten. Aurrerago lau arte horien zenbakien ikerketak ulertzen dituenari Quadrivium deitu zitzaion. Bi esferen modeloa, eredu geozentrikoa da non kosmosa bi erregioetan banatzen duen, bata esferikoa, zentrala eta mugiezina eta bestea, izarren erreinu esferiko bat Lurrean zentratuta, non eterrez egindako esfera biragarriak izan ditzakeen.

Platonen liburu garrantzitsuak kosmologiaren inguruan Timeo eta Errepublika dira. Bertan bi esferen modeloa idatzi zuen, eta zazpi planetek eta izar finkatuek, zortzi zirkulu edo esfera zituztela esan zuen.

Astronomia helenistikoa aldatu

Planeten modeloak eta behaketazko astronomia aldatu

Eudoxan sistemak gabezi kritiko batzuk zituen. Bata, mugimenduak aurreikusteko gaitasun eza zen. Callipusen lana defektu hau zuzentzearen saiakera izan zen. Honi lotutako beste arazo bat zegoen, hau da, ez zela planeten abiaduraren zergatia argitzeko gai. Hirugarren gabezia, planeten distira aldaketak azaltzeko gaitasun eza zen. Esferak kontzentrikoak direla kontuan hartuta, planetak beti distantzia berdinera zeuden. Arazo hau Autolico Pitane-k (k.a. 101) azaleratu zuen.

Heliozentrismoa eta eskema kosmikoak aldatu

K.a. III. mendeko Aristarkoren eguzkiaren, lurraren eta ilargiaren tamaina erlatiboaren kalkuluak, kopia greko batetik hartuak dira, K.o X. mendekoak. K.a. III. Mendean Samoseko Aristarkoak kosmologia alternatibo bat proposatu zuen: eguzki sistemaren eredu heliozentriko bat, eguzkia (eta ez lurra) unibertsoaren erdian kokatuz. Baina, bere ideia astronomikoak ez ziren ongi hartuak izan, eta horregatik erreferentzia gutxi kontserbatzen dira. Aristarkoren jarraitzaile bat zein izan zen badakigu ordea: Seleuciako Seleuko.

Astronomia antzinako greziar-erromatar eta garai berantiarrean aldatu

Hiparko greziar astronomo garrantzitsuenetako bat zela kontsideratzen da, astronomiaren iragarpen zehatzaren kontzeptua ekarri zuelako. Azken astronomo berritzailea ere izan zen Klaudio Ptolomeo baino lehen, II. mendean Egiptoko Alexandrian lan egin zuen matematiko bat. Ptolomeoren astronomiako eta astrologiako lanak Almagestoan ere sartzen dira: Planeten hipotesiak eta Tetrabibloak, Taula praktikoak, Inskripzio Kanobikoak

Astronomia ptolemaikoa aldatu

Almagestoa mendebaldeko astronomiaren historian eragin handiena izan duen liburua da. Liburu honetan, Ptolomeok planeten jarreren iragarpena nola egin idatzi zuen (Hiparkok ezin izan zuen egin), tresna matematiko berri bat sartuz: equant. Almagestoak astronomiari tratamendu integral bat eman zion, teoremak sartuz, aurreko matematikarien eredu eta behaketak sartuz. Lan honek azaldu dezake bere biziraupena. Izan ere, beste lanekin kontrastatuz, honek biziraun egin du beste lan asko desagertu eta galdu diren bitartean. Ptolomeok planeten orden hau zuen jarrita (lurra lehena izanda), sistema heliozentristak eta Tychonic sistemak baztertu zuten arte (Aaboe, 2001)[3]:

  1. Ilargia
  2. Merkurio
  3. Artizarra
  4. Eguzkia
  5. Marte
  6. Jupiter
  7. Saturno
  8. Izar finkoak

Egutegiak aldatu

Antzinako greziarren egutegiak eguzkiaren eta ilargiaren zirkulua zeuden oinarrituta. Egutegi helenikoak gehitu zituen ziklo horiek. Eguzkian eta Ilargian oinarritutako zikloak zailak dira aplikatzen. Hori dela eta, astronomo asko eklipseetan oinarritutako egutegiak egitera dedikatu ziren.

Antzinako astronomo garrantzitsuenak aldatu

Artikuluan aipatutako autoreez gain, astronomi matematikoan edo kosmologian  lan egin zuten pertsonak dira hauek:

Erreferentziak aldatu

  1. Krafft, "Astronomy". In Cancik, Hubert; Schneider, Helmuth. Brill's New Pauly.. (2009)..
  2. Encyclopedia Helios. .
  3. Asger., Aaboe,. (2001). Episodes from the early history of astronomy. Springer ISBN 9780387951362. PMC 44732327..

Kanpo estekak aldatu