Konstantin Päts
Konstantin Päts (Tahkuranna, 1874ko otsailaren 23agreg./otsailaren 11jul. - Kalinin oblasta, 1956ko urtarrilaren 18a) estoniar politikaria izan zen. Politikan jardun zuen lehen estoniarretako bat izan zen eta 40 urteko lehia izan zuen Jaan Tõnissonekin, lehenengo kazetaritzan eta gero politikan. 1905eko Errusiako Iraultzan heriotza zigorra ezarri zioten, baina Suitzara eta Finlandiara ihes egin ahal izan zuen. Estoniara itzuli ondoren, kartzelan egon zen 1910etik 1911ra. 1918an Estoniako Salbazio Batzordeko kide izan zen eta Estoniako Independentzia Aldarrikapenaren sinatzaileetako bat izan zen. 1918tik 1919ra, Estoniako behin-behineko gobernuaren burua izan zen. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan Estoniako alderdi eskuindarrenaren buru izan zen, eta bost aldiz izan zen herrialdeko estatuburua. Bere azken agintaldian auto-kolpea eman zuen 1934an armadaren eta parlamentuaren laguntzarekin. 1938an konstituzio berri bat onartu zen eta 1938an Päts Estoniako lehenbiziko presidente bihurtu zen. Sobietar Batasunaren 1940ko okupazioaren ondoren, SESBera deportatua izan zen, non 1956an hil zen. Bere gorpuzkiak 1990ean berreskuratu eta Estonian lurperatu zituzten.