Albia lorategiak Bizkaiko Bilbo hiriburuko erdiguneko Abando auzoan dagoen parke edo plaza bat da. Plaza hau Ibañez de Bilbao kalea, Berastegi kalea, Done Bikendi kalea, Kolon Larreategi kalea eta Mazarredo zumarkalearen artean dago.

Albia lorategiak

Bilbo, Abando barrutia, Abando auzoa
Emakumezko baten estatua duen urmaela
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Bilbo erdigunea
Albia lorategiak is located in Euskal Herria
Albia lorategiak
Albia lorategiak
Albia lorategiak is located in Bizkaia
Albia lorategiak
Albia lorategiak
Albia lorategiak is located in Bilbo
Albia lorategiak
Albia lorategiak
Koordenatuak: 43°15′46.80″N 2°55′42.98″W / 43.2630000°N 2.9286056°W / 43.2630000; -2.9286056

Banaketa aldatu

Bi eremutan banatua dago:

  1. Handienak 4500 metro karratuko azalera du, Albia lorategia.
  2. Txikienak 1500 metro karratu ditu, San Bizente plazak osatua.

Biak Ibáñez de Bilbao kaleak banatzen ditu. Zuhaizti eder bat dute, inguruko eraikinen garaiera izatera irits daitezkeen platanondoak nagusi direlarik.

Estatuak aldatu

Eremu handienean hiru estatua daude:

  1. Bilboko Justizia Jauregira begira dagoen zatian EAJren sortzailea izan zen Sabino Arana Goiri politikari abertzaleen estatua dago.
  2. Erdialdean, emakume baten estatua duen urmael bat du, estatua honek bere besoetan eta altxatuta ur purrusta bat darion anfora bat du.
  3. Mazarredo zumarkalera begira dagoen zatian Antonio Trueba idazlearen estatua dago.

Eraikinak aldatu

Bigarren zatian edo San Bizente plazan Maria Sortzez Garbiaren estatua bat dago, Agustín de la Herránek egina. lorategi hauen alboan San Bizente eliza eta Kafe Antzokia aretoa daude.

Ibáñez de Bilbao kalean Sabin Etxea dago, EAJren egoitza nagusia eta Sabin Aranaren jaiotetxea; Pedro Ibarretxe kalean Bilboko Justizia Jauregia dago, eta Colón de Larreategi eta Berastegi kaleen arteko izkinan Iruña Kafetegia ospetsua (nafar hiruburuko Iruña Kafetegiaren antzekoa), 1903ko San Fermin egun batez Severo Untzue Donamaria nafarrak irekia. 300 metro karratuko azaleraz, azulejoz eta neomudejar estiloaz osoki apaindua dago. Kafetegi honen barnealdea Bilboko udaletxeko Arabiar aretoaren egilea den Joaquín Rucoba arkitektoak apaindu zuen.

Ipar-mendebaldeko muturrean, Bizkaiko Foru Aldundiko Herrigintza Saileko eraikina (Sota-Aznar bulegoak) dago.

Hegoaldean, Iruña Kafetegia dago, hiriko gertakari eta eztabaida politiko eta kultural ugariren lekuko izan da, bai eta olerkari, idazle eta hiriko politikari ezagunen topagunea ere, tartean Pío Baroja, Miguel Unamuno eta Indalecio Prieto daudelarik.

Kafetegia aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo


Kanpo estekak aldatu