Antigua-Luberri BHI
Antigua-Luberri BHI Donostiako Bigarren Hezkuntzako Institutu publiko bat da. Benta Berri auzoan dago eta 2001 urtean zabaldu zituen ateak. Bereziki Antigua, Añorga, Ibaeta eta Benta Berriko gazteei zuzentzen die bere hezkuntza eskaintza.[1]
Barne AntolaketaAldatu
Zuzendaritza taldeaAldatu
- Zuzendaria: Alain Urizar
- Ikasketa buruak: Itziar Ferran eta Enara Elustondo
- Idazkaria: Beatriz Odriozola
Batzorde pedagogikoaAldatu
Bertan, zuzendaritza taldea mintegi-buru guztiekin eta orientatzailearekin elkartzen da. Hamabostean behin bilduko da. Batzorde hau, ikastetxearen antolakuntzarako batzorde garrantzitsutzat jotzen da.
Eskola kontseiluaAldatu
Ordezkapenaren organo gorenean eskola-estamentu guztiak ordezkatuak daude honako eraketarekin:
- Zuzendaritza: zuzendaria, ikasketa buruak eta idazkaria
- Irakasleen 11 ordezkari
- Gurasoen 9 ordezkari
- Irakasle ez direnen ordezkari bat
- Hezkuntza/arreta osagarriko pertsonalaren ordezkari bat
- Udaletxeko ordezkari bat
ZerbitzuakAldatu
GarraioaAldatu
Garraioari dagokionez, Igeldokoak autobusa daukate. Beste guztiek garraio publiko edo partikularra erabiltzen dute. Gainera txirrinduentzako aparkalekua du.
JangelaAldatu
DBHko ikasleak jangelan jateko aukera dute. Jangelan hainbat arau bete behar dira:
- Puntualtasunaren garrantzia, bi txanda kateatuak daudelako
- Bakoitzak egunero bere gauzak jaso behar ditu
- Kontuz ibili beharra mahaien inguruan edo pasiloan
- Norberak bere lekua du esertzeko ikasturte osorako eta garbitze lanak taldeka egiten dira
- Eguerdiko tartean jolasteko baloiak eta jokoak kutxategian daude eta lagunekin ibiltzeko ordubete gelditzen zaie
- Etorri ezina duenak aurrez jakinaraztea eskatzen da, janaria alferrik gal ez dadin
- Denon laguntza eta errespetua ezinbestekoak dira 400 laguneko jangelan
Jolas garaiaAldatu
Jolas garaian hainbat jarduera egiten dira: errekor liburua, urteko txapelketak eta landare-zozketak besteak beste.
KutxategiakAldatu
12-16 urteko ikasleek 45 kutxatila dituzte beraien jolas garaietako gauzak sartzeko: futbol eta saskibaloi baloiak, kartak, beste jolasak, etab.
Ikasleen jokabide autonomoagoa bultzatzen ari da jolas garaietako talde dinamika aberastu dadin.
LiburutegiaAldatu
- Liburutegiko katalogoa
- Irakurlearen txokoa
- Ekarritako azken liburuak eta DVDak
- Ipuin lehiaketak
Kultur eta kirol ekintzakAldatu
Plazak mugatuak dira. Izena ahalik eta lehen emateak lehentasuna emango du talde batean.
Kuota Irailean eta Ekainean kobratzen da, %50 hilabete bakoitzean.
ProiektuakAldatu
- AGENDA 21
- ELOS europar sarea[2]
- Gure aldizkaria
- Hizkuntz normalkuntza
- Prentsa-tailerreko blogak
Azpiegitura eta baliabideakAldatu
Gela espezifikoak eta laborategiakAldatu
- 3 Informatika gela
- Gimnasioa eta kirol anitzetako patioa
- 2 Teknologia gela
- Fisika, biologia-geologia eta kimika laborategiak
- 2 plastika gela
- Musika gela
- 7 bikoizketa gela
- Gela digitala
- Hizkuntza gela
- Marrazketa gela
- ZIG gela
- ZIG laborategia
BaliabideakAldatu
- Ordenagailua eta arbela digitala gela guztietan
IkasketakAldatu
- DBH
- DBH eleanitza (frantsesez)
- Batxilergoa
- Batx eleanitza (Ingelesez)
- ZIG
GaleriaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Antigua-Luberri BHI | Antigua-Luberri BHI» www.antigua-luberri.net (Noiz kontsultatua: 2018-05-07).
- ↑ «Antigua Luberri, atzerrira zabalik» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-16).
Ikus, gaineraAldatu
- Luberri GNU/Linux banaketa.
- Luberri, Oiartzungo ikasgune geologikoa
- Luberri (buletina), Espainiako Gerra Zibilaren ostean euskaraz argitaratu zen lehen aldizkaria. Nekazari eta ganaduzaleentzako buletin txikitxo bat.
Kanpo estekakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau ikastola, eskola edo ikastetxe bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |