Orixe ikastola
Orixe ikastola 1968. urtean sortutako Donostiako Parte Zaharreko ikastola bat da. Gaur egun, ikastetxe publikoa da.
Orixe Ikastola | |
---|---|
Zuloaga Plazako eraikina | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.98°W |
Haur Hezkuntza eta Derrigorrezko Lehen Hezkuntza eskaintzen ditu, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Antigua-Luberri BHIra bideratzen du. Ikasleak auzoko bi eraikinetan banatuta daude: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak Zuloagako eraikinean daude ("Ensantxeko eskoletan"), eta Lehen Hezkuntzako gainontzeko mailak Urgull mendi magaleko egoitzan.