Luberri (buletina)

aldizkari

Luberri Espainiako Gerra Zibilaren ostean euskaraz argitaratu zen lehen aldizkaria izan zen[1]. Nekazari eta ganaduzaleentzako buletin txikitxo bat izan zen. Hilabetekaria izateko asmoarekin sortu zen, baina bi ale besterik ez ziren argitaratu, 1954-1955eko RSVAPren buletinaren eranskin gisa.[2] Sustatzaileak, besteak beste, honakoak izan ziren: Karlos Abaitua, Manu Oñatibia, Andoni Esparza, Joakin Olaizola eta Enrike Zurutuza.

Luberri (buletina)
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
« [...] baimenak eta lortzea gauza gaitza zen. Barandiaranek, Salamancako unibertsitateko erretorearekin hitz egiteko esan zigun, ea handik zer edo zer ateratzen genuen, aldizkaria ateratzeko bidea edo. Salamancako erretore zera zen garai hartan, Antonio Tovar, falangista, baina Larramendi katedra ipini zuena hango unibertsitatean. Itxura denez, haren aita notario ibilia zen Bizkaian eta bazuen euskararentzako zera bat. Tovarrek egin zituen gestioak, baina erantzuna ezetz. Ezin zitekeela. Ezin zitekeela? Gero, ordea, batari eta besteari galdezka, Aranzadi Elkarteko kide batek eman zidan soluzioa. (Ni, 17 urteko gaztea, eta Aranzadiko bazkide nintzen!). Esan zidan: "Ez, motel! Bada lege bat asmo zientifikoa edo erlijiosoa duen edozein aldizkari argitaratzeko baimen ofizialik ez dela behar esaten duena". Bi zenbaki egin genituen. Apaiz bat genuen aldizkari hura egiten, baina gotzainak ez zion horretan utzi. »

Andoni Esparza Gallastegi.[1]


Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu