Zurriola ikastola
Zurriola Ikastola Donostiako Gros auzoan dagoen ikastola da. Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Lanbide heziketa etapak eskaintzen ditu. Gaur egun, 2-18 eskaintzaz gain, 18 urtetik gorako eskaintza ere Gros auzoan garatzen du.
Zurriola Ikastola | |
---|---|
![]() Zurriola Ikastola - Hurra eraikina ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′28″N 1°57′59″W / 43.32432986°N 1.96637034°W |
![]() | |
Kontaktua | |
Helbidea | Indianoene, 1 |
Sorrera eta historia Aldatu
Zurriola Ikastola 1968. urtean sortu zen Grosen, Elbira Zipitriak euskara eta pedagogia berriak eskolan sartzeko sortu zuen mugimenduaren barruan.[1] Frankismo garaian euskara eta eskola publikoa zeharo baztertuta zeudenean Zipitriaren eskutik ideia berritzaileak azaldu diren alternatiba arrakastatsu bat sortzeko: ikasle guztiengan sinistea, eleaniztasunaren garrantzia, ikasketa prozesuan haurren protagonismoa bermatu beharra zen.[2]
Elbira Zipitriarekin harremanetan, Kontxita Beitia lehenago ibilia zen Pasai Antxon eta Groseko bere etxeko gela batean eskolak ematen. Baina Donostiara joan eta bi urtera, ikusita hiriko beste auzoetan ikastolak sortzen hasiak zirela, jendearekin hitz egin eta lokal baten bila hasi ziren Zurriola Ikastola eratzeko. Zurriolako ikastola ofizialki 1968an sortu zen, hasieran "Escuela Parroquial San Ignacio" izenarekin. Kontxita Beitiak Donostiako Andereñoen Erresidentziako irakaslea zela proiekturako irakasle bila zebilen, eta han topatu zuen Mari Tere Elola eta geroago Maite Garagorrik bere bulegoko lan finkoa utzi eta bat egin zuen proiektuarekin.[3] Hala, Kontxita Beitia, Mari Tere Elola eta Maite Garagorrik Zurriola ikastola 60 haurrekin abian jarri zuten 1968ko urriaren 8an.
« | Argi eta garbi ikusten nuen ordurarte genituen etxebizitzako ikastolen garaia bukatuta zegoela. Beraz nire burutazioak ekintza bihurtu behar. Nere ikastolara etortzen ziren haurren gurasoei ikastola handi bat jartzeko garaia etorri zitzaigula adierazi nien, hau da, eskola eta kolejioetako ordutegia jarraituz, haurrak mailaka taldekatuz, andereño batzuekin eta abar. Guztiei ongi iruditu zitzaien, baina nondik hasi? | » |
—Kontxita Beitia, (1993) Zuriola ikastolak 25 urte |
Gaur egun, Zurriola Ikastola Irakaskuntza kooperatiba Elkarteak (I.K.E.) 1.300 ikasle, mila familia inguru eta ehundik gora langile biltzen ditu. Ikastolaren xede nagusia euskara eta euskal kultura bultzatzea da, eredu pedagogiko berrizale baten mesedetan.
2008an Zurriola Ikastolak eta Barandiaran Lizeoak bat egin zuten, eta Zurriola Ikastola izena hartu zuten izena bientzat.[1]
2021ean Donostiako udalak Hiritar merezimenduaren domina eman zion Zurriola Antzerki Eskolari antzerki-mundua bultzatu, antzerkiarekiko zaletasuna zabaldu eta euskarazko edukiak indartzen egindako lanagatik.[4] [5][6]
Argazki galeria Aldatu
-
Ikastolako lehen ikasleak 1969an
-
Ikastolako lehen andereñoak
-
Zurriola ikastolako hasieran egin zen Olentzero, 1972an edo 1973an
-
Ikastolak lehenengo urteetatik Olentzero eta hainbat jarduera zabaldu ditu Gros auzoan.
-
Zurriola ikastolan 1969ko Gabonetan Gros auzoan zehar antolatu zen "Jaiotza": artean ez zen Olentzero ospatzen.
Sariak eta errekonozimenduak Aldatu
- 2022: Donostiako Hiritar Merezimenduaren domina eman zion udalak Zurriola antzerki-eskolari antzerki-mundua bultzatu, antzerkiarekiko zaletasuna zabaldu eta euskarazko edukiak indartzen egindako lanagatik.[1] [5][6]
- 2021: Kutxa Bira ekimenaren bukaerako ekitaldietako batean, Donostian, Kontxita Beitiak kutxa eusteko ohorea izan zuen. Amaiera ekitaldiak, Seguran eta Urruñan izan ziren biharamunean. Aurreko asteetan ekimenari jarraipena egin zioten Naiz Irratian Kontxita Beitia eta Marimi Ugaldek. Kutxa Bira Carmen de Patagonesetik (Argentina) abiatu zen, martxoaren 20an, eta Hego Amerikako euskal etxeetatik igaro zen Euskal Herrira iritsi zen arte. Baiona izen zen Europako lehen geltokia, apirilaren 8an, eta handik Euskal Herriko herrietatik itzulia egin zuen. Bartzelonan ere izan zen; guztira, 80 herriko bira egin zuen egurrezko kutxak.[7]
- 2009: Kontxita Beitia irakasleak Gipuzkoako Foru Aldundiaren omenaldia jaso zuen, beste andereño aitzindariekin batera.
- 2009: Durangoko azokako Argizaiola saria Euskal Herriko andereñoentzat izan zen.
Eusko Jaurlaritzak 2003an omendu zituen euskara irakasleak (Kontxita goian eskuinaldean)
Erreferentziak Aldatu
- ↑ a b c Zurriola Ikastola. (Noiz kontsultatua: 2016-10-27).
- ↑ Fernandez, Idoia Fernandez. (1994-04-15). Oroimenaren hitza: Ikastolen historia 1960-1975. (Noiz kontsultatua: 2017-08-18). UEU
- ↑ «'Ezkutuan egindako lanaren ordain duina espero dugu'» El País 2002-2-25 (Noiz kontsultatua: 2016-10-27).
- ↑ Esnaola, Inazio. (2022-01-14). «"Ziur dominari lekutxoren bat topatuko diogula ikastolan"» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
- ↑ a b «Hiritar Merezimenduaren Dominak - Donostiako Danborrada» danborrada.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
- ↑ a b «Zorionak Antzerki Eskolari! | Zurriola Ikastola» zurriolaikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
- ↑ BigarrenKafea. (2021-06-04). «Kutxa Bira; Kontxita Beitia eta Marimi Ugalderen analisia» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).