Luberri GNU/Linux banaketa

Luberri Linux Mint Cinnamon-en oinarritutako GNU/Linux banaketa da. Hezkuntzara bideratutako banaketa bada ere beste erabileretarako ere egokia da.

Luberri
Jatorria
Ezaugarriak
Euskaraz
Euskarazbai
https://luberrilinux.eus/

Historia aldatu

2010an sortu zen izena ematen dion Donostiako Antigua-Luberri BHIn Eskola 2.0 programako eramangarriek instalatuta zekarten Ubunturen ordezko gisa. Lehenengo bertsioak Ubuntu Gnome 2 eta ondoren Ubuntu Flashback-en oinarritu ziren. Luberri 16.04 arte 64 eta 32 biteko bertsioak zituen eta ondoren 64koa bakarrik.
Luberriren 22.04 bertsioa Linux Mint Cinnamon-en oinarritzen da eta haren erremasterizaziorako Cubic aplikazioaren bidez egiten da.
Luberriren 22.04 LTS bertsioa eta 2027 urtera arte mantenduko da [1][2][3][4]
2010. urtetik, hasieratik, Alexander Gabilondo Urkixo izan da Luberri GNU/Linux banaketaren diseinatzailea eta sustatzaile nagusia. Azken urteetan Iñigo Gebara Grazeneak ere parte hartzen du proiektuan.

Ezaugarriak aldatu

Luberri banaketak kode irekiko eta euskaraz dauden aplikazioak eskaintzen ditu.

  • Debian, Ubuntu, Linux Mint oinarria duen 64 biteko banaketa da.
  • Eguneraketak: LTS bertsioa Ubunturen erritmoan eguneratzen da eta eguneraketa txikiak maiztasun finkorik gabe egiten ditu. Uneko bertsio nagusiak, 22.04, 2027 arteko mantenua izango du. Eguneraketen informazioa.
  • Cinnamon mahaigaina du.
  • Instalaziorako Ubiquity aplikazioa erabiltzen du.
  • Euskaraz zein beste hamaika hizkuntzatan instala daiteke. Behin instalatuta ere beste hizkuntzak gehitzen ahal zaizkio eta erabiltzaile bakoitzak bere gogokoa ezar dezake.
  • Windows-en Direktorio Aktiboan integratzeko aukera ematen du. Halaber, pam_mount bidez, zerbitzariak partekatzen dituen karpetak mapatzen ahal dira.
  • Softwarez ondo hornituta dago. Erabilera orokorreko banaketek oinarrizko aplikazioak dakarte erabiltzaileak bere behar eta gustukoak instalatzeko. Luberri diseinatutako dago ikastetxeek deus instalatu gabe edozein arlotan behar diren aplikazioak erabili ahal izateko.

Aplikazioak aldatu

Azken bertsioetan, Linux Minteko oinarrizko aplikazioaz gain, beste hauek ere biltzen ditu:

Erreferentziak aldatu

  1. «LUBERRI 22.04: bertsio berria deskubritzen» PeerTube.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
  2. Gabilondo Urkixo, Alex. «Luberri: Luberri instalazioa» Luberri (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
  3. Instalazio gida – Luberri linux. (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
  4. «Hezkuntzarako Luberri Linux sistema eragile libre eta euskaldunaren bertsio berria argitaratu dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu