Ireki menu nagusia

António Ramalho Eanes

Antonio dos Santos Ramalho Eanes (Castelo Branco, 1935eko urtarrilaren 25a) portugaldar militar eta politikaria da. 1976-1986 bitartean Portugalgo presidentea izan zen.

António Ramalho Eanes
António Ramalho Eanes.jpg
16. Portugalgo presidentea

1976ko uztailaren 14a - 1986ko martxoaren 9a
Francisco da Costa Gomes - Mário Soares
Member of the Assembly of the Republic Itzuli


Barrutia: Lisbon Itzuli
Bizitza
Jaiotza Alcains Itzuli1935eko urtarrilaren 25a (84 urte)
Herrialdea  Portugal
Familia
Ezkontidea(k) Maria Manuela Portugal Eanes
Hezkuntza
Heziketa Portuguese Military Academy Itzuli
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta gudaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Portuguese Army Itzuli
Gradua teniente
maior
podpolkovnik Itzuli
jeneral
koronel
Parte hartutako gatazkak Portuguese Colonial War Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa baliorik ez
Democratic Renewal Party Itzuli
AssinaturaRamalhoEanes.svg

BizitzaAldatu

Lisboako Unibertsitateko Zuzenbide eta Psikologia Fakultatean egin zituen ikasketak, eta eskola militarrean sartu zen 1950ean. Militar gisa, Macaon, Mozambiken eta Ginea Bissaun izan zen. Iraultza-gerran espezializatu zen Ikasketa Militar Garaien Institutuan, eta irakaspen horiek aplikatu zituen Ginea Bissaun egon zen denboran, 1969-1971 bitartean. 1974ko apirilaren 25ean, Krabelinen iraultza hasi zen egunean, Angolan zen, Armadaren Psikologia Ekintzako zerbitzuan lanean. Iraultzaren kariaz, Portugalera deitu zuten, hedabide sozialen batzordean parte hartzera. Handik gutxira, Vasco Gonçalves jeneralak telebista-administrazioko batzordearen lehendakaritza eta programen zuzendaritza hartzera deitu zuen, baina ez zuen luzaro iraun karguan, ezker erradikaleko organizazioen presioarengatik. Armadako buruzagitzara igaro zen teniente koronel gisa, eta iraultzaren batzordeko laguntza-zerbitzuetan parte hartu zuen.

1975eko abenduan mailaz igo eta jeneral izendatu zuten, Lurreko Armadako Estatu Nagusiaren Buruzagi gisa. 1976an Portugalgo Errepublikako lehendakari hautatu zuten, sozialista, kristaudemokrata eta sozialdemokraten laguntzarekin. 1986. urtera arte egon zen karguan. Gaur egun, eta agintaldia bete duten beste lehendakarien antzera, biziarteko kargua du Estatu Kontseiluan.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: António Ramalho Eanes