Heidi Levine

AEBetako fotokazetaria

Heidi Levine (Boston, Ameriketako Estatu Batuak) fotokazetaria da, gerra-erreportaria. 1983tik, Ekialde Hurbileko unerik kritikoenen berri eman izan du, Egiptoko eta Libiako iraultzak, Siriako krisia eta Israel-Libanoko gerra barne.[1]

Heidi Levine
Bizitza
JaiotzaBoston
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta fotokazetaria
Jasotako sariak
heidilevine.photoshelter.com…

Jerusalemen bizi da, eta Sipa Press agentzia frantsesak ordezkatzen du.

Bizitza aldatu

Gaztaroa aldatu

Heidi Levinek aitari esker aurkitu zuen argazkilaritza, hamasei urte bete zituenean lehen argazki-kamera oparitu zion aita apasionatuari esker. Orduan erabaki zuen fotokazetari izango zela, batez ere Boston Globe irakurriz.[2]

Lan ibilbidea aldatu

1983an hasi zen erreportari-lanean, Associated Press agentziako kolaboratzaile, Israelen.

2015ean, Anja Niedringhaus lehen saria eman zioten, zeinak saritzen baitu fotokazetaritzan diharduten emakumeen kuraia; Gazako zerrendako gatazkak eragindako zauriak dokumentatzen jarraitu zuen.[3][4]

Heidi Levinek Estatu Batuetako tropen jarraipena ere egin zuen Iraken, eta errefuxiatu irakiar eta siriarren ihesaldia bildu zuen argazkitan.

Levineren argazkiak nazioarteko hainbat agerkaritan argitaratu dira: Time, Paris Match, L'Express, Newsweek, The New York Times Magazine, The Sunday Times Magazine, Amnistia Internazionala eta Forbes Magazine agerkarietan, besteak beste.[5]

Jerusalemen bizi da, eta Sipa Press agentzia frantsesak ordezkatzen du.

Sariak aldatu

  • 2012: PDN Annual 2012 Libya's Civil War
  • 2015: Anja Niedringhaus saria, fotokazetaritzan diharduten emakumeak
  • 2015: Gerrako korrespontsalen Bayeux Calvados publikoaren saria, Gazari buruzko Guerre et guérison à Gaza[2] argazki-erreportajeagatik,[6]
  • 2015: Gerra-korrespontsalen Bayeux Calvados epaimahaiaren saria[2]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) CNN, By Mick Krever. (2015-06-25). «The breathtaking war photographs of Heidi Levine» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  2. a b c Heidi Levine, Prix Bayeux Calvados 2015. 2015-10-28.
  3. Levine, Heidi. (2015-03-25). «Award-winner Heidi Levine's images of Gaza – in pictures» The Guardian ISSN 0261-3077..
  4. Levine/Sipa/Rex, Heidi. (2015-02-26). «The human cost of the Israel-Gaza conflict – in pictures» The Guardian ISSN 0261-3077..
  5. Heidi Levine - IWMF. .
  6. Heidi Levine : La guerre et la guérison à Gaza. 2015-10-20.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu