Gaixotasun baskularra, baskulopatia edo odol-hodietako gaixotasuna edozein motatako odol-hodik, arteriak, benak edo kapilarrek jasandako kalteak dakarren gaixotasuna da. Arteriosklerosia da baskulopatiarik garrantzitsuena, baina badaude beste motatakoak ere, besteak beste arteria-hipertentsioa, diabetesa, prozesu autoimmuneak, jalkitze-prozesuen ondorioz sortutako gaixotasunak, prozesu birikoak eta transplanten ondorioz sortutako errefusa.[1] Herrialde garatuetan heriotzen %30aren kausa dira.