Ireki menu nagusia

Andrea Momoitio San Martín (Ortuella, 1989) kazetaria, lesbiana eta feminista da. Pikara Magazine aldizkari digital  feministaren koordinatzaileetako bat da.[1] Hamabost egunez behin iritzi-zutabe bat du Ctxt aldizkarian [2] eta El Salto, Periódico Diagonal, Público, Eldiario.es, Madeja edo Altaïr Magazine bezalako hedabideetako lankidea da.[3][4][5][6]

Andrea Momoitio
Andrea Momoitio.jpg
Bizitza
Jaiotza Ortuella1989  (29/30 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak kazetaria

Biografia eta ibilbideaAldatu

Andrea Momoitio Ortuellan jaio zen 1989an.

Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Unibertsitate berean Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen. Haren Master Amaierako Lanean (MAL) aztertu zuen nola errekonoziten dituzten lesbiana gazteek Estatu espainolean ekoizturiko fikziozko serieetako lesbianismoaren erreferenteak. [7] 

Pikara Magazinen lanean hasi zen aldizkaria jaio zen unetik, 2010ko azaroan, bera kazetaritza ikasle zela. Gazte feministei buruzko erreportaje batekin hasi zen.[8] Gaur egun koordinatzaileetariko bat da eta bertan argitaratu ditu gai ezberdinei buruzko hamaika erreportaje: emakumeak xakean, haurduntza subrogatua, feminismoaren memoria historikoa, eta abar. Pikararentzat elkarrizketatu ditu, besteak beste, Leticia Dolera zimena-zuzendaria, Viruta Ftm eta Alicia Ramos kantautoreak, Silvia Federici filosofo eta idazlea, Laura Bugalho eta SC Natzab (lehenago Zuriñe Baztan) ekintzaileak.[9]

2014tik aurreran Eldiario.es hedabidean artikuluak idatzi ditu, +Pikara blogaren barruan.[10]

2017ko martxoan estreinatu zen  Público egunkarian ohiko artikulugile gisa.[11]  2017ko martxoaren 27an "No te metas en política" show-ra gonbidatua izan zen [12]

2013tik aurrera konferentziak, tailerrak eta hitzaldiak ematen ditu Estatuan zehar batez ere generoa, feminismoa, komunikazioa, kazetaritza feminista eta sare sozialak bezalako gaiak landuz.[13][14] [15][16] Artikulu honen sarreran apaturiko hedabideetaz aparte, Pueblos, Viento Sur, La Espiral eta Cáscara Amarga bezalakoetan argitaratu ditu artikuluak eta erreportajeak.[17][18][19]

2013an Pikara Magazinerentzat ere Mendebaldeko Saharan burutu zen Saharar Emakumeekiko elkartasunerako Nazioarteko III Konferentziaren berri eman zuen: Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetako emakumeen erresistentzia.[20] 2016an +Pikara (Eldiario.es) eta Periódico Diagonal-en Greziako Karabanaren berri eman zuen hainbat gairi buruz idatziz: mugak irekitzen, Europar Batasunaren migrazio-politikak salatzeko mobilizazioa eta Europara iristen diren errefuxiatuen egoera.[21]

ArgitalpenakAldatu

  • 2015ean, De la invisibilidad a la irreverencia: Lesbianismo en televisión. (MAL)
  • 2016an Lesfobia: ¿por qué y cómo hay que nombrarla?[22]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)  Andrea Momoitio «Andrea Momoitio | pikara magazine» www.pikaramagazine.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  2. (Gaztelaniaz)  Magazine), Andrea Momoitio (Píkara «Parirnos con cada amor» ctxt.es | Contexto y Acción . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  3.   «Edición General - El Salto» www.elsaltodiario.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  4.    , https://blogs.publico.es/otrasmiradas/category/andrea-momoitio/ .
  5. (Gaztelaniaz)  «Andrea Momoitio» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  6. (Gaztelaniaz)  Momoitio, Andrea «Buscador» Altaïr Magazine . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  7.   Momoitio San Martín, Andrea (2015-08-07) De la invisibilidad a la irreverencia: Lesbianismo en televisión doi:http://hdl.handle.net/10810/15506 . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  8. (Gaztelaniaz)  «¿Jóvenes y feministas?» www.pikaramagazine.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  9. (Gaztelaniaz)  «andrea momoitio | Resultados de la búsqueda | pikara magazine» www.pikaramagazine.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  10. (Gaztelaniaz)  «Andrea Momoitio» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  11. (Gaztelaniaz)  «Andrea Momoitio» Otras miradas . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  12.   Diario Público NTMEP #25 - Entrevista a Andrea Momoitio . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  13.   Momoitio, Andrea (2018) «Behar bezalako lesbianak?» Plone site . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  14. (Gaztelaniaz)  feministaldia (2017-11-10) «Parte-hartzaileak // Participantes» Feministaldia 2018 . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  15.   «Zinemakumeak gara! | Maitasunaren adinak» zinemakumeak.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  16. (Gaztelaniaz)  «Las victorias y los próximos retos del feminismo» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  17. (Gaztelaniaz)  Andrea Momoitio | Revista Pueblos . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  18.   «Lesbofobia: ¿por qué y cómo hay que nombrarla?» Viento Sur . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  19.   [https://www.upv.es/contenidos/CGANDIA/noticiaf_1017180c.html «Charla de Andrea Momoitio, en la coordinaci�n de ‘Pikara Magazine’: Campus de Gandia: UPV»] www.upv.es . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  20. (Gaztelaniaz)  «Ellas ocupan la jaima» www.pikaramagazine.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  21.   Momoitio, Andrea «Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .
  22.   Momoitio, Andrea; Fernández, June (2016) «Lesfobia: ¿por qué y cómo hay que nombrarla?» Viento sur: Por una izquierda alternativa (146): 81–85 ISSN 1133-5637 . Noiz kontsultatua: 2018-12-12 .

Kanpo loturakAldatu