La Madeja Política (euskaraz Mataza Politikoa) 1873ko azaroaren 1etik 1874ko abenduaren 19arte Bartzelonan argitaratutako aldizkari satirikoa izan zen. Aldizkari honek beste aurrekari bat izan zuen, La Flaca: revista liberal y anticarlista; izenburu aldaketa hauek ohikoak ziren zentsuraren oztopoak gainditzeko. Bereziki ospetsuak haren orrialdetan agertu ziren karikatura politikoak izan ziren. Ideologikoki errepublika federalaren aldeko hedabidea zen. Aldizkaria espainieraz plazaratzen zen.

La Madeja Política
La Madeja Política, 2 de mayo de 1874, cabecera.jpg
Motainformazio politikoa
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaBartzelona
Koloreakoloreko eta zuri-beltzeko orriak tartekatzen zituen
Banaketa
Banatze-eremuaKatalunia
Historia
IdeologiaErrepublikar federalista
 
Gernikako arbola garaiko errepublika zaleentzat tradizionalismoaren ikurra zen

Karikatura hau Tomás Padró marrazkilariarena zen; Padrók "Aº Wº" izengoitiaz sinatzen zuen.[1] Bertan Errepublikaren sinboloa zen emakumeak aizkora batez Gernikako Arbola mozten ari da. Zuhaitzaren sustraietan absolutismoa, fanatismoa eta intolerantzia irakur daiteke. Adarretan, bestetik, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia dago idatzita. Zuhaitzean, fruituak, txapel gorriak eta zuriak dira, apaizak eta karlistak. Karlistak ere arratoiak moduan agertzen dira. Ondoan, pitxer batean, "Foruak eta petrolioa" irakur daiteke. Marrazkiarekin batera lema hau zetorren: "Si el famoso árbol de Guernica da este fruto, procuremos que no vuelva a retoñar" hau da "Gernikako Arbola ospetsuak fruitu hau ematen badu, berriz loratu ez dezan saia gaitezen". 1874ko maiatzaren 2an argitaratu zen eta askotan erreproduzitua izan da.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Vélez, Pilar (2008). «El triomí de la imatge. La revolució litogràfica». En Pilar Vélez (ed.). L'exaltació del llibre al vuitcents: art, indústria i consum a Barcelona. Biblioteca de Catalunya. 98 or. ISBN 978-84-7845-028-2.
  2. http://caladinhos.blogspot.nl/2012/01/si-el-famoso-arbol-de-guernica-da-este.html

Kanpo estekak

aldatu