Andoni Unzalu

euskal politikaria

Andoni Unzalu Garaigordobil (Abadiño, Bizkaia, 1956ko urtarrilaren 21a - 2023ko ekainaren 25a[1]) politikaria eta idazlea izan zen. Bere garaian ETAko kidea izan zen.[2] Besteak beste, ezaguna da Patxi Lopezen gertuko aholkularia izan zelako, bai Eusko Jaurlaritzan, bai Espainiako Kongresuan. Hainbat hedabidetan ere ohiko kolaboratzailea zen Unzalu, besteak beste, EITBko irrati zein telebistetan.[3]

Andoni Unzalu

Eusko Legebiltzarkidea

2009ko apirilaren 3a - 2009ko maiatzaren 14a - Carlos Gorostiza Orbañanos
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia
Bizitza
JaiotzaAbadiño1956ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2023ko ekainaren 25a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa PSE-EE

Inguma: andoni-unzalu-garaigordobil

Minbiziaren ondorioz hil zen.

Bizitza aldatu

Abadiñon jaioa, aspaldi Zornotzan bizi zen. ETA politiko-militarreko kide izana, frankismoaren azken urteetan Manuel Hidalgo Salas kapitain beldurgarriak atxilotu zuen.[4]

1990eko hamarkadan EAJtik gertu ibili zen Unzalu, baina 2000. hamarkadaren hasieran urrundu zen jeltzaleengandik, Juan Jose Ibarretxe lehendakaritzan zela. Haren nazionalismoarekin eta Lizarra-Garaziko akordioarekin kritikoa zen eta garai hartan Aldaketa plataformaren sorkuntzan parte hartu zuen. 2009. urteko hauteskunde autonomikoetan, lehen aldiz, PSE-EEren zerrenda batean agertu zen.

 
1996ko IEB bilkurako mahai-inguruan: Andoni Unzalu (Aurten bai), Oskar Angulo (Euskaldunon Egunkaria) eta Josu Zabaleta (LUR).

Euskara irakasteko multimedia-materialak prestatzen zituen Amorebietako Aurten Bai Fundazioan lan egin zuen 1990eko hamarkadan. Lan ildo hori aurkezten, besteak beste, Informatikari Euskaldunen Bilkuran parte hartu zuen 1996an.[5]

Lopez Jaurlaritzako lehendakari izan zenean (2009-2012), bere lantaldean eduki zuen Unzalu, eta, besteak beste, Herritarren Partaidetzarako eta Dokumentazioko idazkari nagusi izan zen, aurretik aste batzuez legebiltzarkide izan ondotik. Askoren arabera, itzalean, hura zen lehendakariaren estratega.

Lopez PSOEko kideak Espainiako Kongresuko presidente jarri bezain azkar ere deitu zion, taldean sartzeko eskatzeko. 2016ko urtarrilaren 13an izendatu zuten Lopez lehendakari ohia Kongresuko Mahaiko buru, PSOEren eta Ciudadanosen botoekin, eta astebeterako Madrilen zen Unzalu, hari laguntzeko. Aholkulari lanetan aritu zen, Lopez Kongresuko presidente izan zen zazpi hilabeteetan. Eusko Jaurlaritzara itzuli zen gero, turismoaren alorreko aholkulari.

Ordutik, hedabideetakoa izan zen bere jardun publiko nagusia. EITBko irrati zein telebistetan hainbat urtetan aritu izan zen iritzi emaile gisa. Intelektual, idazle eta euskaltzalea, Euskadi Irratian, Radio Euskadin zein ETB1 eta ETB2ko tertulia politikoetan parte hartu zuen maiztasunez. Abertzaletasunarekin oso kritikoa izan zen, independentzia nahien kontrakoa eta EAJrekin zein ezker abertzalearekin oso gogorra. ETA sutsuki gaitzetsi eta ETAko biktimen aldarrikapen ozena egin zuen beti.[6][7]

2017ko Espainiako krisialdi konstituzionalaren barnean Puigdemont atxilotzearen aldeko jarrera adierazi zuen eta baita Kataluniari 155. artikulua ezartzearen aldekoa. Sasoi hartan Unzalu Euskadiko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Kabinete eta Komunikazio zuzendaria zen.[8]

2022ko urrian Mario Onaindia saria jaso zuen.[erref. behar]

Hil osteko erreakzioak aldatu

Unzaluren heriotzak hainbat erreakzio eragin zituen, nagusiki PSE-EEren inguruan. Lopezek «lagun handia» zuela esan zuen, eta haren ibilbidea goraipatu zuen.[erref. behar]

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, berriz, «terrorismoaren aurkako urte gogorretan» Unzalurena «ezinbesteko ahotsa» izan zela azpimarratu du, baita «Euskadirentzat proiektu sozialdemokrata bat eraikitzera» bideratu zituen pentsalaria izan dela ere: «Gaur egun, horrenbeste zalantza ditugun garaiotan, zaila izango da haiei aurre egitea bere ikuspunturik eta indarrik gabe», amaitu zuen.[erref. behar]

Liburuak aldatu

  • Ideas o creencias. Conversaciones con un nacionalista (2018).
  • Momentos estelares de la historia del socialismo (2019)
  • Razones para resistir
  • Cabreos varios

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Andoni Unzalu Garaigordobil: libros publicados» Andoni Unzalu (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  2. Ostolaza, Paulo. (2023-06-25). «Andoni Unzalu politikari sozialista hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  3. «Andoni Unzalu politikari eta EITBko kolaboratzailea hil da» EITB 2023-06-25 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  4. (Gaztelaniaz) Rivera, Antonio. (2023-06-26). «Uno de los nuestros» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).
  5. Angulo, Oskar; Unzalu Garaigordobil, Andoni; Zabaleta Kortaberria, Josu. (1996). "Komunikabideak/Argitaletxeak" mahai-ingurua 1996ko Informatikari Euskaldunon Bilkuran.. Udako Euskal Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  6. «Andoni Unzalu politikari eta EITBko kolaboratzailea hil da» EITB 2023-06-25 (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  7. «Andoni Unzalu, Patxi Lopezen aholkularia:"Rodolfo Ares izan da Alderdi Sozialistaren bizkarrezurra Euskadin"» EITB 2023-01-26 (Noiz kontsultatua: 2023-06-26).
  8. (Gaztelaniaz) Tai Gabe Digitala SL. (2017-10-10). «Un director del Gobierno de Lakua defiende el 155 y la detención de Carles Puigdemont» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-30).

Kanpo estekak aldatu