Ana Zamorano

Bidaiaria

Ana Zamorano Ruiz (Sodupe, Bizkaia, 1992) nomada gisa bere burua definitzen duen bidaiaria da.[1]Egun batez Ingalaterran lan mugagabe bat uztea erabaki zuen, munduan zehar ibiltzeko.[2]

Ana Zamorano
Bizitza
JaiotzaSodupe, 1992 (31/32 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
JarduerakBidaiaria

azamorano.com
Instagram: remoteana Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta multimedia-masterra egin ondoren, Ingalaterrako Leeds-era joan zen, elikadura-sektoreko multinazional bateko online marketin-sailean lan egitera. Bi urtez jardun ondoren lan mugagabe bat utzi eta, urruneko lanera pasatzea eta bere grina handiarekin bateratzea erabaki zuen, nahiz eta ez zen berehalakoa izan.

Ideia izan nuenetik martxan jarri arte bi urte igaro ziren, ibilbideak planifikatzen, bisitatu behar nituen herrialdeei buruz ikasten, materiala erosten...

Bidaian, bideo-kamera eramaten du eta txolita eskalatzaileei buruzko dokumental bat grabatu zuen Bolivian.[3]

Bidaiari ibilbidea aldatu

Amarengandik jaso omen du bidaiari grina. Umetatik familian bidaiatu eta afizioa sortu zitzaion. Amak beti hitz egiten zien munduko kulturez. 10 urte zituenetik 18 urte bete arte, ia Europa osoa bisitatu zuen, baita Afrikako iparraldeko hainbat leku eta Ipar Amerika ere, familian. Normalean, autoz edo hegazkinez mugitzen ziren. Bakarrik egin zuen lehen bidaian Alemanian Erasmus programan ikasten zegoen laguna bisitatu zuen. Herrialde osoa zeharkatu zuten auto-stopez, eta tren geltokietan lo eginez.[1]

Unibertsitateko ikasketak amaitu bezain laster, Hego Amerika osoa bizikletaz zeharkatzeko ideia izan zuen buruan bueltaka. Bakarkako benetako lehen bidaia Gambiara egindakoa izan zen, 20 urte zituela eta “Dos señoras vacas” proiektua jarri zuen martxan nekazaritzan aritzen ziren komunitateei laguntzeko. 21 urterekin proiektua Ugandara eraman zuen. Hurrengo urtean Indiara eta Indonesiara joan zen.

Bi urte eman zituen Ingalaterran lanean, eta gero Amerika ezagutzera joan zen. Bidean, “Remoteana” proiektua ideiatu zuen, ibilbide guztietatik kanpo urruneko lekuak aurkitzea gustatzen baitzitzaion, eta, hala, tokietako benetako kultura ezagutzea jarri zuen helburu.[3]

Proiektua finantzatzeko, «hileko lana on line» du oinarri.

«Nik egindako argazkiekin saltzen ditut postalak, eta, adibidez, azken urte honetan bidaiatzen ateratako argazkiekin egutegi bat egin dut. 'Calle Mundo, 365'» du izena. Hori bai, egunero ez dut gehiegi gastatzen, janarian eta museoren batera edo erakarpen turistiko batera sartzean soilik, «Machu Pichu edo Ciudad Perdida».

Egindako bidaiei buruzko hitzaldiak ematen ditu. Uda aldera, bizikleta hartu, eta bi edo hiru hilabeterako joaten da munduko txokoren bat bisitatzera. 2023an Indiako Himalaia edo Pakistan bisitatzeko asmoa du.

Boluntariotza aldatu

Sodupeko Udalak antolatutako boluntariotza programan parte hartu zuen Nikaraguan gizarte lanak egiten 18 urte zituela, ondoren El Salvadorren. Hiru hilabete egon zen han, jaioterriko beste kide batzuekin batera.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «"Mundua ez da irudikatzen duten bezain okerra; jendea ona da"» Bizkaiko Hitza 2022-11-11 (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  2. «Ana Zamorano: «Mi rutina es vivir viajando, ¡cada día es una incertidumbre!»» El Correo 2019-03-10 (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  3. a b Ana Zamorano en bicicleta por Irán, Armenia y Georgia. | El blog de Roge. 2019-10-20 (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).

Kanpo estekak aldatu