Vikingak (telebista saioa)

Vikingak
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Zuriñe Hidalgo
Erika Olaizola
Amancay Gaztañaga
Iraupena 60 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) TAOM Producciones
TB Katea ETB1
Ordutegia Asteazkenetan 22:30ean
Emisioa 2022ko uztailaren 20a –
2022ko irailaren 21a
Denboraldia(k) 1
Atal kopurua 8
Audientzia %0,8 share

Vikingak Euskal Telebistako udako programa bat izan zen. Zuriñe Hidalgok, Erika Olaizolak eta Amancay Gaztañagak aurkeztu eta antzeztua. ETB 1 katean euskaraz emititu zen asteazkenetan 22:30ean. Saioko gidoilaria Kepa Errasti izan zen.

Saioak denboraldi bakarra izan zuen eta zortzi atal. 2022ko uztailaren 20an estreinatu zen eta urte bereko irailaren 21ean bukatu. Programak ez zuen ikuslearen babesik lortu. Audientzia datu oso baxuak eman zituen, kateak azken aldian izan dituen baxuenak. Bataz beste %0,8ko sharea lortu zuen. Horregatik programak ez zuen jarraipenik izan.

Saioaren azalpena aldatu

Udan zehar, Zuriñek, Erikak eta Amancayk, programa honetako hiru protagonistek, Euskal Herria zeharkatuko dute autokarabana batean. Batera eta bestera arituko dira txoko ezberdinak bisitatuz eta gonbidatu ezberdinak elkarrizketatuz, hainbat abentura bizi bitartean.

Saio bakoitza gai baten inguruan eraikita egongo da. Gai jakin bat izango da atalaren ardatz eta fikzioa eta errealitatea nahastuta hainbat pertsonekin egingo dute topo. Batzuk herrikoak, bertakoak, izango dira eta beste batzuk, berriz, zenbait esparrutako aurpegi ezagunak.

Denboraldiak aldatu

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1 8 2022ko uztailaren 20a 2022ko irailaren 21a ----- %0,8

Audientzien eboluzioa astez aste aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Atalak eta audientziak aldatu

Atala Kostaldeko herriak Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 Gozatu 2022ko uztailaren 20a %0,7
2 Gazteak 2022ko uztailaren 27a 3.000 %0,5
3 Bihozkadak 2022ko abuztuaren 3a %0,2 (%0,7)
4 Uda 2022ko abuztuaren 10a %1,6 (%5,8)
5 Komunikazioa eta saretzeak 2022ko abuztuaren 31a %2,1 (%6,0)
6 Ospakizunak 2022ko irailaren 7a %0,2 (%0,7)
7 Irudiak duen pisua 2022ko irailaren 14a 4.000 %0,8 (%2,7)
8 Zerk sorarrazten digu adrenalina? 2022ko irailaren 21a 2.000 %0,3 (%0,5)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu