Grises
Grises 2009an Zestoan sortutako indie-pop musika taldea da, gaztelaniaz kantatzen duena.
Grises | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Zestoa (Gipuzkoa) |
Musika mota | indie-pop |
Urteak | 2009 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Origami Records, Sony Music, Octubre Records |
Taldekideak | |
Eñaut Gaztañaga Amancay Gaztañaga Alejandro Orbegozo Raul Olaizola Gaskon Etxeberria | |
Informazio gehigarria | |
http://www.grises.es/ | |
Ibilbidea aldatu
Zestoako musika eskolan ari ziren hainbat lagunek osatu zuten taldea. Aurrez beste taldeetan ibiliak ziren eta elektronikoa sartu nahian eratu zuten Grises taldea[1]. Hasiera batean Grises Sueños izan zuen baina berehala Grises izenarekin gelditu ziren.
2011 urtean kaleratu zuten beren lehenengo diskoa, El hombre bolígrafo, eta honen ondoren diska berriak etorri ziren. 2014an Animal diskoa aurkezteko kontzertu ugari eman zituzten eta Mexikon ere bira egin zuten.
Diskografia aldatu
- El hombre bolígrafo (Origami Records, 2011)
- No se alarme señora, soy soviético (Origami Records, 2013)
- Animal (Sony Music eta Origami Records, 2014)
- Erlo (Sony Music eta Octubre Records, 2016)
- Laberinto (Sony Music eta Octubre Records, 2017)
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz) Taldearen webgunea
Erreferentziak aldatu
- ↑ Solo los martes. (2014-09-30). Grises: entrevista acústica en Solo los Martes. (Noiz kontsultatua: 2017-05-27).