Beti mugan (telesaila)

telesaila

Beti mugan Euskal Telebistak sortutako umorezko telesaila da. Pausoka ekoiztetxeak sortuta eta Jabi Elortegik zuzenduta,[1] 2021ean, bere sei atalak ETB 1ean eman zituzten.

Beti mugan (telesaila)
Jatorria
IzenburuaBeti mugan
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua1
Atalak6
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jabi Elortegi
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaPausoka Entertainment
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data2021eko uztailaren 15a
Argumentu nagusiaCOVID-19 pandemia Euskal Herriana
Artikulu hau telesailari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beti mugan».

Lehenengo atalak ikusmina sortu zuen eta audientzia datu bikaina eskuratu. Hortik aurrera ordea ikusle kuota asko jaitsi zen eta zifra kaskarrak eman zituzten hurrengo atalek. Beraz denboraldi bakar batekin ETBk telesaila bukatutzat ematea erabaki zuen.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Aldabe herria ixteak gatazkak sorraraziko ditu, eta herritarrak mugan jarri: legeak dioenari jarraitu ala arauak hautsi bizirik irauteko. Buruhausteak izango dituen lehena, alkatea bera. Nekazariak, jubilatuak, eta andre aberatsak: guztiak egongo dira ataka berean, eta irmoki defendatuko ditu norberak bere interesak.[2]

Aktoreak eta pertsonaiak aldatu

Denboraldiak aldatu

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (batezbestekoa)
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 6 2021eko uztailaren 15a 2021eko irailaren 2a %1,7 (%4,6)

Audientzien eboluzioa (6 atalak) aldatu

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Atalak eta audientziak aldatu

Atala Atalaren izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota
1 «Alkatetza» 2021eko uztailaren 15a %4,0 (%9,1)
2 «Ama» 2021eko uztailaren 22a %0,8 (%2,5)
3 «Dopin» 2021eko uztailaren 29a 11.000 ikusle %2,1 (%5,7)
4 «Benidorm» 2021eko abuztuaren 5a %1,3 (%3,9)
5 2021eko abuztuaren 26a %0,7 (%2,4)
6 «PCR» 2021eko irailaren 2a %1,3 (%4,0)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.