Altzairu

Altzairua» orritik birbideratua)

Altzairuzko haril-sokak.
Altzairuzko zubia.

Altzairua burdinak eta karbonoak osatutako aleazioaren izena da. Oro har altzairu aleazioetan karbonoaren pisua %2,1 baino txikiagoa izaten da, eta balio arruntenak %0,2 eta %0,3 inguruan daude. Karbono masa %2tik gorakoa bada altzairuak burdinurtu deritzen aleazio hauskorrak lortzen dira, forjatu ezin direnak eta moldeatze bidez lantzen direnak.

Adiera zabalagoan, osagai nagusitzat burdina eta karbonoa dituen aleazioa da altzairua; hau da, bi osagai horiez gain beste zenbait izan ditzaketen aleazioa da. Horrela, altzairu bereziak defini genitzake, besteak beste altzairu herdoilgaitza. Aleazioan erabiltzen diren beste elementu batzuk manganesoa, kromoa, banadioa eta tungstenoa dira.

Altzairua Pizkundea baino lehenago ere metodo ez oso eraginkorrak erabiliz egiten bazen ere, bere erabilera askoz arruntagoa bilakatu zen ekoizpen metodo egokiagoak asmatu zirenean XVII. mendean. Bessemer prozesua asmatu zenean, XIX. mendearen erdialdean, altzairua modu masiboan ekoiztutako material merkea bihurtu zen. Prozesuak geroago izan zituen hobekuntzei esker, ekoizpen kostua are gehiago jaitsi zen eta kalitatea handitu zen.

Egun altzairua munduko materialik arruntenetakoa da, urtero 1.400 milioi tona kubiko (2010) ekoizten baitira. Osagai nagusietakoa da eraikin, azpiegitura, tresna, itsasontzi, automobil, makina zein armetan.

Burdina-karbonoaren fase-diagramaAldatu

 
Burdina-karbonoaren fase-diagramak fase ezberdinak eratzeko beharrezko baldintzak erakusten ditu.


Tratamendu termikoakAldatu

 
Fe-C fase-diagrama karbono-altzairuen eremuan; haien tratamendu termikoentzako garrantzizkoak diren A0, A1, A2 eta A3 tenperatura kritikoak erakusten dituzten lerroak agerian daudela.
Sakontzeko, irakurri: «Altzairuen tratamendu termiko»

Altzairuen ezaugarriak hobetzeko tratamendu termiko asko eman ahal zaizkie. Arruntenak suberaketa, tenplaketa eta iraoketa dira. Tratamendu termiko horiek gehien bat hipereutektoideak diren altzairuekin erabiltzen dira; konposizio eutektoideak baino karbono kopuru handiagoa dutenekin (%0,8 ingurutik gora). Altzairu hipoeutektoideekin tratamendu gutxiago dira eraginkorrak.

Suberaketa altzairuaren barne-tentsio lokalak arintzeko behar den beste berotzen eta gero era kontrolatuan hozten burutzen da. Ez du gozatzen material guztia; bertan era lokalean metatutako tentsio eta deformazioak arintzen ditu. Altzairu bat suberatzeko lortu behar den tenperatura altzairuan aleatuta dauden elementuen eta suberaketa motaren araberakoa da.[1]

Tenplaketa altzairua austenita birsortzeko beste berotzen eta gero, gehienetan, uretan edo oliotan arin hozten burutzen da. Hozte arin horren bidez egitura martensitiko gogor eta hauskorra lortzen da. Gero altzairua iraotzen da, hau da hauskortasuna gutxitzeko suberaketa berezi bat ematen zaio. Suberaketa berezi (iraoketa) horren bidez martensita kopuru bat zementita edo esferoidita bihurtzen da eta horren ondorioz barneko akats eta tentsioak gutxitzen dira. Haren emaitza altzairu harikorrago eta hauskaitzagoa izanik.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Smith, William F.; Hashemi, Javad. (2006). Foundations of Materials Science and Engineering. (4. argitaraldia) McGrraw-Hill, 249 or. ISBN ISBN 0-01-295358-6..
  2. (Smith & Hashemi 2006, 388 orr. ).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu