Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Asmakari asko zor zaizkio; ezagunena altzairua lortzeko prozedura da (1855). Bere izena daraman metodoa (Bessemerren prozedura edo bihurgailua) merkea zenez, berehala hedatu zen. Sheffielden lantegi handiak eraiki zituen metodo hori erabiltzeko, eta ohore eta aberastasun handiak bereganatu zituen. Teknologian erabiltzen da prozesua, burdina altzairu bihurtzeko: labe garaitik ateratako burdina urtuari eta harekin nahasturik dagoen ikatzari aire beroa presioz jaurtitzean, Bessemerren bihurgailuaz ikatza erre egiten da eta burdina altzairu bihurtzen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Bessemer  

ErreferentziakAldatu