Ararat
Ararat[1] —Ararat mendia izenaz ere ezaguna— (turkieraz: Ağrı Dağı; armenieraz: Արարատ; kurdueraz: Agirî) Turkia eta Kurdistango mendirik altuena da, 5.137 metrokoa.
Ararat | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 5.137 m |
Prominentzia | 3.611 m |
Mota | mendi eta turismo-atrakzioa |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°42′N 44°18′E / 39.7°N 44.3°E |
Mendikatea | Armeniar goi-ordokia |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Agri probintzia |
Lehen igoera | Friedrich Parrot eta Khachatur Abovian (1829) |
Iğdır probintzian dago, Turkiako ipar-ekialdean, Irango mugatik 16 km-tara mendebalerantz eta Armeniatik 32 km-tara hegoalderantz. Iğdır da hiririk gertuena.
Gaur egun Turkiako parte izan arren Ararat mendia Armenia historikoaren parte da, eta bertako sinbolo nazionala[2]. Armeniako Errepublikako armarrian agertzen da eta ia herrialde osotik ikus daiteke. Armeniak lurralde hori galdu zuen armeniar genozidioa eta gero.
Lotutako gaiak
aldatu- Bibliako Hasiera liburuan agertzen denaren arabera, Uholde Unibertsalaren ostean Noeren kutxak bertan ukitu zuen lurra, eta bertan egon ziren kutxan zihoazenak, urak beraien lekura bihurtu arte. Datu horiek egiaztatzeko hainbat espedizio egin izan dira historian zehar, baina ez da emaitza egokirik aurkitu orain arte.
- Yasar Kemal idazleak "Ağrıdağı Efsanesi" ("Ararat mendiko elezaharra") eleberri epikoa argitaratu zuen 1970ean. 2003an Elkar eta Alberdania argitaletxeek euskaratuta kaleratu zuten, "Ararat mendiaren sumina" izenburuarekin.
- Atom Egoyan zinema zuzendari armeniar-kanadarrak 2002an estreinatu zuen "Ararat" izeneko filma, Armeniako herriaren aurka egindako genozidioa (1915-1917) aipagai.
Argazkiak
aldatu-
Ararat, 4,700m-ko ikuspegitik
-
Ararat, 4,900m-ko ikuspegitik
-
Ararat, 2,700m-ko ikuspegitik
-
Ararat, herrixka batetik ikusita
-
Ararat elurtuta
-
Ararat eta bidaiariak
-
Ararat, Armeniako mendebaldeko ikuspegitik
-
Ararat satelitetik ikusita
-
Khor Virap monasterioa Ararat mendiaren aurrean
-
Erevan, Armenia eta Ararat mendia atzean
-
Ararat
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia. .
- ↑ «Armeniar genozidioa gogoan» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).