Ireki menu nagusia

William John Macquorn Rankine

William John Macquorn Rankine (Edinburgh, Eskozia, 1820ko uztailaren 5a - Glasgow, Eskozia, 1872ko abenduaren 24a) fisikaria eta ingeniaria izan zen. Glasgowko unibertsitatean ingeniaritza zibileko eta mekanikako irakaslea izan zen 1855. urteaz gero. Carnot, Clausius eta Joulerekin batera termodinamikaren aitzindaritzat hartua da. Oso ezaguna da lurrun-makinari buruz egin zituen ikerketengatik. Materia- eta indar-kontzeptuetan oinarritzen zen unibertsoaren mekanika-ikuspegia alde batera utzi eta unibertsoko gertaera guztiak energiaren eraldaketaren bidez azaltzen zituen teoria berri baten alde agertu zen. Bera izan zen Eskoziako ingeniarien institutuaren lehen lehendakaria.

William John Macquorn Rankine
William Rankine 1870s.jpg
Bizitza
Jaiotza Edinburgh1820ko uztailaren 5a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Glasgow1872ko abenduaren 24a (52 urte)
Hezkuntza
Heziketa Edinburgheko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria, fisikaria, ingeniari zibila, unibertsitateko irakaslea eta asmatzailea
Lantokia(k) Edinburgh eta Glasgow
Enplegatzailea(k) Glasgowko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Edinburgoko Errege-elkartea

ErreferentziakAldatu