Ireki menu nagusia

Ekialdeko Afrika Alemana

Alemaniar Ekialdeko Afrika» orritik birbideratua)

Ekialdeko Afrika Alemana[1] (alemanez: Deutsch-Ostafrika) Alemaniako kolonia Ekialdeko Afrikan izan zen. Lurralde horretan egungo Burundi, Ruanda eta Tanzaniako alde kontinentala. Koloniaren hasiera 1880. hamarkadan kokatzen da eta Lehen Mundu Gerrarekin amaitu zen zeren eta, Alemaniaren porrota ondoren egin zen Versaillesko Itunan, 1919an zonalde horiek irabazleen eskuetara joan ziren. Koloniaren zabalera 994.996 km²koa zen. 1913an 7. 700.000 biztanle zituen.[2]

Ekialdeko Afrika Alemana
Deutsch-Ostafrika
1880. hamarkadan – 1919
Kolonia
Colonial Africa 1913 German East Africa map.svg
Alemaniako lurrak Afrikan 1913an. Berde ilunagoaz Ekialdeko kolonia.
Geografia
Hiriburua Bagamoyo (1885-1890) - Dar es Salaam (1890-1919)
Ekonomia
Dirua Ekialdeko Afrika Alemaneko errupia
Kultura
Hizkuntza(k) Aleman
Historia

Koloniaren antolaketaAldatu

Ekialdeko Afrika Alemanean europar gutxi zeuden. Horregatik, beti, bertako buruzagien laguntza behar izan zuten antolamendua, zergak eta ekoizpenak mantentzeko. Alemaniarrek etxaldeak sortu zituzten kotoia, kafea eta sesamo lantzeko.

HistoriaAldatu

Lehen urteakAldatu

Koloniaren historia Karl Peters abenturariarekin hasi zen. Petersek "Deutsch-Ostafrikanische Gesellschaft" konpainia, hau da, euskaraz "Ekialdeko Afrikaren Konpainia Alemaniarra", sortu zuen. Halaber, bertako buruzagiekin itun batzuk sinatu zituen, bereziki Zanzibar parean dagoen kostaldean. 1885ko martxoaren 3an Alemaniako Gobernuak konpainiari inperioko baimena eman zion lurraldean protektoratu bat sortzeko asmoz. Petersek orduan zenbait espezialista kontratatu zuen lurraldea aztertzeko, Rufuji ibaiaraino hegoaldetik ea Wituraino iparraldetik.[3]

Zanzibarko sultanak berria ezagutu zuenean bere protesta adierazi zuen zeren eta haren ustez kontinenteko lurralde hori berarena baitzen. Orduan, Alemaniako kantzilerrak, Otto von Bismarck, bost gerra-itsasontzi bidali zituen ingurura eta abuztuaren 7an sultanaren jauregia erasotu zuten. Egoera ikusita, britaniarrek eta alemaniarrek lurraldea haien artean banatu zuten. Sultanak, britaniarren laguntza gabe, ituna onartu behar izan zuen.

Alemaniarrek Bagamoyon, Dar es Salaamen eta Kilwa ezarri ziren. 1888an Abushiriko matxinada sortu zen baina, britaniarren laguntzaz, berehala menperatu zuten, 1889an. 1890an, Londres eta Berlin bi inperioen arteko mugak zonaldean adostu zituzten; orduan, 1910era arte iraungo ziren Ekialdeko Afrika Alemanaren mugak ezarri ziren.

 
Gotorleku alemaniarra Bagamoyon.

Indigenen erresistentziaAldatu

Alemaniarrek matxinada desberdinei aurre egin behar izan zieten. 1891 eta 1894 artean, Hehe herria, Mkwawa buruzagiaren agindupean, alemaniarren zabaltzeari aurre egin zioten. Azkenean, zenbait tribu alemaniarren alde jarri ziren eta Mkwawa garaitua izan zen. Hala ere, gerrillaren bitartez, alemaniarren aurkako erasoek jarraitu zuten. 1898an Mkwawak, inguratuta zegoela eta, bere buruaz beste egin zuen. 1905ean, bestetik, Maji Maji matxinada sortu zen; Adolf von Götzen kondeak itzali zuen errebolta.

UstelkeriaAldatu

Kolonietan oso ohikoa zen arabera, Ekialdeko Afrika Alemanean ere ustelkeria kasuak eta eskandaluak zabaldu ziren. Baita ere ugari izan ziren biolentzia eskandaluak. 1907an Bernhard von Bülowek Bernard Dernburg izendatu zuen koloniaren administrazioa depuratzeko. Antza, oso erreforma garrantzitsuak sortu zituen eta kolonia eraginkortasunaren eredua bihurtu zen. Horri esker ere Lehen Mundu Gerra sortu zenean, bertako herriak alemaniarren alde jarri ziren.

Lehen Mundu GerraAldatu

Lehen Mundu Gerran alemaniarren armada britaniarrena baino askoz apalagoa zen. Hala ere, jeneral batek, Paul von Lettow-Vorbeck, aurre egin zien. Britaniarrek 200.000 gizonekin, Jan Smutsen agindupean, alemaniarrek 3.000 soldadu europar eta 11.000 natibo bakarrik zituen; alemaniarren aldeko indigenak askariak ziren. Paul von Lettow-Vorbeck-ek lortu zuen garaipen garrantzitsuenetarikoa Tangako gudua izan zen; gudu horretan zortzi aldiz handiago zen armada garaitu zuen. Azkenean, gerra amaituta, Mozambiken amore eman behar izan zuen. Ekialdeko Afrikakoa izan zen Alemaniak porrotarik jasan behar izan ez zuen fronte bakarra.[4][5][6]

Versaillesko ItunaAldatu

Versaillesko Itunak (1919) koloniarekin bukatu zuen, haien lurrak gerraren irabazleen artean banatuz:

MapakAldatu

Iruditegi historikoaAldatu

BibliografiaAldatu

R. O. Collins & J. M. Burns (2007): A History of Sub-Saharan Africa, Cambridge University Press, ISBN 978-0-521-86746-7.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu