Alde Zaharra (Pasai Donibane)
Pasai Donibaneko Alde Zaharra Gipuzkoako Pasaia udalerriand agoen Pasai Donibane barruti edo herriko alde zaharra da, ondare eta eraikin historiko ugariren kokalekua dda.
Pasai Donibaneko Alde Zaharra | |
---|---|
![]() | |
![]() Pasai Donibaneko Alde Zaharreko etxeak. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′32″N 1°55′10″W / 43.3256°N 1.9194°W |
Ondarea
aldatu- Galatras etxea: XVII. mendeko eraikina, portuko instalazioak ia ezkutuan mantendu izan du eta gaur egun desmuntatua eta etorkizunean kokapen egoki batean jartzeko erabakiaren zain dago.
- Platain etxea eta bere aldameneko eraikina: XVI. eta XVIII. mendekoak dira. Lehen eraikina etxebizitza gisa zaharberritua izan da.
- Arizabalo jauregia: XVIII. mendeko eraikina, gaur egun Pasaiako udaletxea da. Iraganean PYSBE bakailo enpresaren egoitza ere izan zen.
- Mirandatarren etxea: XVI. mendeko berpizkundeko aurrealdea du.
- Gabiria etxea edo Victor Hugoren museo-etxea: Victor Hugo frantziar idazle ospetsuaren etxea izateagatik ezaguna da, denboraldi batez han bizitu izan zelarik
- Villaviciosatarren etxea: XVI. mendeko berpizkundeko aurrealdea du.
- Munoa etxea: XVII. mendeko barroko estiloko eraikina da.
- Karpin etxea: Bertan, XVIII. mendean ordurarte kalea mozten zuten eta Santa Ana baselizara zihoazen eskailerak ekiditeko arku bat eraiki zen.
- Santo Kristo Oparoaldikoaren eliza: 1399an eraikitako Donibane eliza da, 1738an berreraiki zen. Mendebaldeko atarian XVIII. eta XIX. mendeko ontzien labanaz tailatutako errapresentazioak daude.
- Santa Ana eliza: Jada 1573an aipatua, Pasaiako badiaren gain dagoen kokapenean dago. 1758an atari nagusiko erromaniko estiloa errespetatuz berreraikia izan zen
- San Joan eliza: 1643an eraikia.
- Errukiaren guruztokia: XVI. mendekoada eta Donibane kalean dago.
- Santa Isabel gaztelua: 1625ean portua defendatzeko eraiki zen gotorleku militarra da.
- Lord Johnen gotorlekua: Santa Isabel gazteluaren defentsak dira, gaur egun aisialdi eremua da.
- Udaletxe Zaharra: 1735eko eraikin barrokoa, antzina herriko udaletxea izan zen.