Errukiaren guruztokia (Pasaia)
Errukiaren guruztokia Pasai Donibanen dagoen XVI. mendeko monumentua da. Guruztoki barruan dagoen gurutzea XV. mendekoa da, bestetik. Estiloa herri-pizkundean kokatu daiteke. Guruztoki honetan Orreagako guduari erreferentzia egiten zaio. Herriko monumentu ezagunetariko bat da.
Errukiaren guruztokia | |
---|---|
Guruztokia. | |
Kokapena | |
Arkitektura | |
Ezaugarriak
aldatuEraikina oinplano angeluzuzena du eta harlanduzko hiru hormek mugatzen dute. Estalkiak bi isurialde ditu eta frontoia eratzen da. Aurrealdean harrizko bi zutabe daude, fuste biribila dute eta kapitel manieristak oso ederrak dira. Zutabeen artean burdinezko hesi xumea dago eta barruan aldarea eta gurutze bat ageri dira. Gurutzean Pietate Andra Mariaaren irudia dago. Gurtuztegia herri-errenazentista dela esan daiteke.[1]
Historia
aldatuLehen, harrian bertan zulatua zegoen eta harrizko gurutze garaia besterik ez zuen. Harriaren oinarrian inskribapen latindarra idatzia zuen: "In gratiarum actione pro victoria obtenta, et cumplimiento voti facti Deo et B. Maria S.V. era octigentisima decima cuarta, quando ibamus ad Orierriagam et Saltum Pirenei nunc de Roncos Valles praeliaturi contra exerciotum Caroli Magni francorum regis cum nostro Basconiae populo pro se et socijs suis de Pasage victoribus. Joannes de Ubilla me fecit".
Barruko gurutzea XV. mendekoa da eta botoien apaindura tipikoa erakusten du. 1580ean handitu nahi izan zen eta idazkuna zuen harria desegin zuten. Obra zabaldu ostean, jatorrizko gurutzea eusteko harrizko aldaera egin zuten eta idazkuna gaztelaniara itzuli zuten. Zizela erabiliz alboetan eta burdinezko plakan kopiatu zuten. Bertan Orreagako bataila oroitzen da. Baskoiek karlomagnoren tropak garaitu zituzten. Gazteleraz irakur daiteke: "Dando las gracias por la victoria alcanzada y cumpliendo con el voto hecho a Dios y a la Bienaventurada María siempre virgen, en la era de 814, cuando fuimos a Orierriaga, puerto del Pirineo, que ahora se llama Ronco Valles a pelear contra el ejército de Carlo Magno rey de los franceses con nuestro pueblo de la vasconia por si mismo y sus compañeros del Pasage vencedores, Joannes de Ubilla me hizo". Joannes de Ubillaren oinetxe gorago zegoen eta, gelditu ziren aztarnen arabera, nahiko handia zen.[2]
XVI. mendean pasaitarrek toki horretan omenaldia ospatzen zuten eta alaitzeko txistua eta danbolina jotzen zituzten.[3] Andra Mari Errukizkoaren inguruan ere kaian ainguratzen zuten itsasontzietako marinelek igandeko meza entzuten zuten. Antza denez, hala egiten zen jada XVII. mendetik.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Monumentuaren ezaugarriak.