Santa Ana baseliza (Pasaia)

Santa Ana baseliza Gipuzkoako Pasaia udalerriko Pasai Donibane herri edo barrutian dagoen baseliza bat da. Pasai Donibaneko Alde Zaharraren gainaldean eta Jaizkibel mendiaren lehenbiziko maldetan dago. Bertatik, Pasaiako badiaren ikuspegi bikainaz goza daiteke.

Santa Ana baseliza
Santa Ana baselizaren irudia, Pasai Donibaneko Alde Zaharra eta Pasaiako badiaz gain.
Kokapena
Koordenatuak43°20′N 1°55′W / 43.33°N 1.92°W / 43.33; -1.92
Map
Arkitektura

Historia aldatu

Eraikia izan zen jatorrizko urtea ezezaguna izan arren, 1758an zaharberritua izan zela jakina da.


Eraikina aldatu

Eraikin erlijiotsu sotila da, oinplano laukizuzena eta nabe bakarra du, beste hainbat gipuzkoar elizen ereduari jarraituz korua eraikinaren sarreraren gainean du. Sakristia eraikinaren oinplano eta buruari ezkerraldean gehitu zaion pieza txiki batek osatzen du. Sarrera nagusia koruaren azpialdeko erdi-puntuko arkudun atarian du, eta beste sarbidea hegoaldeko fatxadaren erdian du, honetan dauden hiru leiho laukizuzenek elizaren barnealdea argiztatzen dute.

Santa Ana eta Ama Birjinaren irudiak erretaularen erdian daude, eta heuren egite, antzinakotasun eta polikromia dela eta, ondare nabarmena osatzen dute. Irudi hau, 1573an Flandrian eskuratu eta itsasoz Pasaira eramana izan zen.

Eraikinak egitura soila eta azalera zurbilak ditu, mantentze egoera egokian dago. Bere ezaugarri nabarmenea, mendi magalean egotean datza, Pasaiako portuaren mugimendua ederki ikus daiteken terraza zabal batean ezarria.

 
Pasai Donibaneko Alde Zaharra, gainaldean, Santa Ana baseliza.

Gaur egun aldatu

Gaur egun, praktiko eta pilotuek itsasontziak badiaren ahora lerrokatzeko baselizako dorreaz baliatzen dira. Urtero legez, baselizaren jaieguna uztailaren 26ean ospatzen da, Santa Ana egunez, baselizan meza nagusia ospatu eta bertaratu direnen artean salda banatuz.

Baselizaren atzealdean oraintxuki ireki berria den Santa Ana aterpea dago, Kostaldeko Done Jakue bidea burutzen ari diren erromesei ostatu emateko asmoz.

Kanpo estekak aldatu