Ireki menu nagusia

Santa Isabel gaztelua (Pasaia)

eraikitako euskal ondare nabaria Pasaian. Kultur Intereseko Ondasun

Santa Isabel gaztelua Gipuzkoako Pasaia udalerriko Pasai Donibane barruti edo herrian dagoen gotorleku bat da. Pasaiako badiaren bokalean dago.

Santa Isabel gaztelua
Kultura ondasuna
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Pasai Donibane, Gipuzkoa, Euskal Herria.jpg
Santa Isabel gazteluaren irudia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Pasaia
Koordenatuak 43° 19′ 49″ N, 1° 55′ 24″ W / 43.3303634039°N,1.92326348463°W / 43.3303634039; -1.92326348463Koordenatuak: 43° 19′ 49″ N, 1° 55′ 24″ W / 43.3303634039°N,1.92326348463°W / 43.3303634039; -1.92326348463
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVI. mendea -
Arkitektura
Estiloa Barrokoa
Pizkundetar arkitektura
Ondarea
BIC RI-51-0001551
32

HistoriaAldatu

1598an Karlos I.a Espainiakoaren aginduz Tiburcio Spanocchi ingeniari nagusiak gaztelu txiki bat eraikitzea proposatu zuen, Pasaiako portuko sarrera babesteko, baina 1620 arte Julio de Oviedok eta Francisco Lupecio kapitainak ez zuten lehenbiziko gotorleku proiektua erredaktatu, eta 1621ean eraikitzeari ekin zitzaion. Gaztelua Txurrutella errotatik hurbil kokatu zuten. Diru-baliabiderik ezak gotorlekua bukatzea eragotzi zuen, eta gauzatutako lehen fasean artilleriako plataformaren oinarria bakarrik egin zuten.

1633an lanak berriro moteldu ziren, Jeronimo de Soto eta Pedro Palear "Fratín" ingeniarien arteko desadostasunak zirela eta. 1638an eta 1719an gaztelu amaigabea frantziar gudarosteen esku geratu zen, eta hauek hainbat aldaketa garrantzitsu egin zituzten bertan. Geroago ere hainbatetan burutu ziren lanak gazteluan, eta halaz XX. mendearen hasierako pasaiatarrek ezagutu zuten gotorlekuaren itxurara heldu ginen.

1867an Santa Isabel gazteluak bere zerbitzu-bizitza amaitu zuen, nahiz hurrengo urteetan noizean behin erabili. Artilleriako plataforma, gazteluko elementu nagusia bera, suntsitu egin zuten XX. mendearen lehen erdialdean egin zituzten lanetan, portuko sarrerako kanala hobetzeko lanetan alegia. Gaur egun egoitza pribatu bat dago bertan.

 
Santa Isabel gaztelua.

EraikinaAldatu

Itsasalderako zatia murru sendo batez osatuta zegoen, murru etena zen, sei zatikoa, eta hauek ez ziren ez luzera ez norabide berdinekoak. Murru honexek eusten zion plataforma nagusiko lubetari. Portuko kanalaren ahora zuzenean begiratzen zuen parapeto-zatian lau kanoi-zulo zeuden eta, hauen azpian, beste hiru, lurpeko beste hainbeste kasamatatan kokatuta. Harresiko ataletako bik bat egiten zuten tokian, zaintzako garita bat zegoen sartuta.

Lehorrera begirako aldean, berriz, harresi garai bat zegoen, eta honen gainean parapeto ahul baten babesean egon zitezkeen soldaduak. Harresia bederatzi atal motzez osatuta zegoen, hauen norabideak desberdinak ziren, eta sortzen zituzten espazioetako batean eraikin txiki bat kokatu zuten (kaperauaren etxea izan zen eta, geroago, artilleriako kuartela). Murru beraren babesean, baina altuera txikiagotik abiatuta inolaz ere, neurri handiagoko eraikin bat zegoen, oinplano angeluzuzenekoa, lau oineko altuera zuena eta kuartel gisa erabili zutena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santa Isabel gaztelua (Pasaia)