Platain etxea Gipuzkoako Pasaia udalerriko Pasai Donibanen dagoen eraikina da. Platain delakoa herri honen sustrai edo jatorriarekin loturiko kondairazko pertsonaia da, baina ezer gutxi dakigu hartaz.

Platain etxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaPasaia
Koordenatuak43°19′N 1°55′W / 43.32°N 1.92°W / 43.32; -1.92
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVI. mendea -
Arkitektura

Eraikina aldatu

Platain etxea eta etxe atxikituak teilatua elkarbanatzen duten multzoa osatzen dute. Platain etxea itxuraz XVI. mendekoa dirudien harlanduz eta adreilu egituraz eraikitako eraikina da. Harrizko teilatu-hegala eta antzinako lorategira irekia dagoen areto bat du. Atxikitutako aldameneko etxea XVIII, mendekoa da, harlanduz eginiriko aurrealde soila eta etxe-hegal eta balkoi interesgarriak dituelarik; solairu sakon eta estu batean eraikitako horma-bitarteko eraikinaren ohiko adibidea da.

Platain etxea eta bere hurrengo bi eraikinak iparralderago zeudenetatik hondartza batez bananduak zeuden, hondartza hori behe itsasaldian bakarrik zegoenean igaro zitekelarik.

1546an herriko Alkateak eta Hondarribiako Errejimenduak hiru eraikinen jabeei dei egin eta euren eraikinak eta Bizkaia etxearen artean behe itsasaldea zegoenean oinezkoentzat erabilgarria izango zen bide bat eraikitzea agindu zieten.

Etxe haietako bat, ziurrenik Juan Villaviciosa zenarena, plazaren mutur batean zegoen, gerora Coelgialenea izena jaso zuen, ziur aski etxe hartan ikasleren bat (colegial) bizi izan baitzen. Etxe honen aurrealdea ziurrenik Platain kondairazko heroiaren etxeko hondakinen artetik ateratako armarria darama, Platain zena Villaviciosa eta Arizabalo-tarren senitartekoa zelarik.

Kanpo estekak aldatu