Aixeberri
Sorrera: | 1996 |
---|---|
Txupinera: | Soni Charcan, 1997 Saioa Domínguez, 2018 |
Egoitza: | Arbolantxa zeharkalea 6 (Otxarkoaga) |
Leloa: | |
Kideak: | |
Koloreak: | Mahoizko gona ala frakak, kamiseta urdina logotipoagaz eta gerriko gorria |
Egoera: | Aktiboak |
Webgunea: |
Aixeberri Bilboko konpartsa euskalduna da, Otxarkoagako auzoan aktiboki parte hartzen du era dezberdinetan: Maiatzean ospatzen diren umeentzako jardunaldietan, jaietan sukaldaritza leihaketa antolatzen eta auzoan lanean dabiltzan elkarte ezberdinei laguntzen (Tendel, Otxartabe…).
Kirola ere Aixeberriren oinarri garrantzitsu bat izanik, “Club de Baloncesto Amigos de Otxarkoaga” saskibaloi taldea babesten du eta 2012.an Aixemendi mendi taldea sortu zuen.
HistoriaAldatu
Mendira igoteko, afaltzeko, solasean ibiltzeko…elkartzen zen lagun talde bat zen, eta 1996.an aurrerapausu bat ematea erabaki zuen eta elkarte bihurtu, beraien burua ezagutarazteko eta, Aste Nagusian parte hartzeko.
Hainbat lehiaketa gastronomikoetan 40 garaikur baino gehiago lortu ditu, hainbat sari aratusteetan, konpartsa partehartzaileenaren garaikurra eta ur jokoetan bandera urdin bat ere bai.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Bilboko konpartsen webgune ofiziala (Gaztelaniaz)