Saioa Dominguez

Bizkaiko biokimikaria

Saioa Dominguez Hormaetxe (Otxarkoaga, Begoña, Bilbo, 1982) bizkaitar biokimikari doktorea da, eta minbiziaren aurkako ikerkuntzan lan egiten du.[1]

Saioa Dominguez
Bizitza
JaiotzaOtxarkoaga, 1982 (41/42 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria
Jasotako sariak

Biokimikaria

aldatu

Euskal Herriko Unibertsitatean Biokimika ikasketak egin zituen eta 2011n lortu zuen doktore titulua, Doktorego-tesian prostatako minbizia diagnostikatzeko metodo ez-inbaditzaile bat garatu eta baliozkotu zuen.[1]

Geroago, Saioa Domínguez lanean aritu da minbizirako diagnostiko molekularreko produktuak garatzeko proiektuak ikertzen eta kudeatzen. Besteak beste, “Prostatako minbizia diagnostikatzeko metodo ez-inbaditzaile bat garatzea eta baliozkotzea” proiektua zuzendu du Proteomika enpresan eta OncoMatrix enpresaren zuzendaria zen 2024an.[2]

Txupinera

aldatu
 
Saioa Dominguez eta Zorion Egileor(2018-08-09).

Bilboko Aste Nagusiko Txupinera izan zen 2018an Aixeberri konpartsaren izenean. Zorion Egileor izan zen urte hartako pregoilaria.[3][4][5] Bukaeran Konpartsen Koordinadorak zoriondu zituen astean zehar egindako lanarengatik. Fin ibili ziren eta prestutasun handiz jai herrikoi hauen ikono izan ziren.[6]

Aixeberri konpartsako kidea da 2000. urteaz geroztik.[3]

Beste urte batzuetan txupinera izan direnak urtero biltzen dira aste nagusiko egun batean.

Sariak eta aitortzak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) Dominguez Hormaetxe, Saioa. (2011). «DESARROLLO Y VALIDACIÓN DE UN MÉTODO DE DIAGNÓSTICO NO INVASIVO DE CÁNCER DE PRÓSTATA» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Saioa Dominguez» ONCOMATRYX (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  3. a b c Jainaga Larrinaga, Zihara. (2018-08-24). ««Ahal izanez gero, Aste Nagusia egun batzuk gehiago luzatuko nuke»» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  4. Konpartsak, Bilboko. (2018-07-10). «Saioa Dominguez Aixeberri Konpartsako kidea izango da aurtengo txupinera» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  5. (Gaztelaniaz) Konpartsak, Bilboko. (2022-05-12). «Las comparsas de Bilbao damos comienzo a la cuenta atrás de cien días para Aste Nagusia» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  6. Konpartsak, Bilboko. (2018-08-27). «Herritarrek opari egin diote Marijaiari: Aste Nagusiko jai-eredu parte-hartzailea berretsi dute» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).

Kanpo estekak

aldatu