Sonia Charcan

bizkaitar kazetaria

Sonia Charcan Losada (Otxarkoaga, Begoña, Bilbo) bizkaitar kazetaria da. Komunikazio-aholkularia da Bizkaiko Foru Aldundian 2015etik.

Sonia Charcan
Bizitza
JaiotzaBilbo eta Begoña
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Enplegatzailea(k)SER  (1992 -  1992)
Euskadi Irratia  (1992 -  2015)
Bizkaiko Foru Aldundia  (2015 -
Jasotako sariak
KidetzaAixeberri

Kazetaria

aldatu

Bilboko Otxarkoaga auzoan jaio zen. Leioako unibertsitatean kazetari ikasketak egin zituen. 1994an lortu zuen lizentziatura

Hasieran SER irrati katean aritu zen sei hilabetez. Gero esataria eta idazlea izan zen Radio Euskadin 1992ko uztailetik 2015eko urrira arte. 2000raino albistegietan ibili zen, 2000 eta 2008 bitartean Radio Euskadiko Programazio eta Sustapen Saileko buru izan baitzen.[1][2][3] 2015az gero komunikazio-aholkularia da Bizkaiko Foru Aldundian.[2]

Txupinera

aldatu

Bilboko Aste Nagusiko Txupinera izan zen 1997an Aixeberri konpartsaren izenean. Unai Iturriaga izan zen urte hartako pregoilaria. Orduan hasi zen erabiltzen Badator Mari jaia abestia, Edorta Jimenezen hitzak eta Kepa Junkeraren musika moldaketak dituena.[4][5][6]

Beste urte batzuetan txupinera izan direnak urtero biltzen dira aste nagusiko egun batean. Urtero parte hartzen du Sonia Charcanek egun horretan.[7][8]

Sonia Charcan zazpi urterekin Abesbatza konpartsako kidea izan zen 1978an Bilboko lehen Aste Nagusian. konpartsa horrek 1982ra bitarte iraun zuen.[4]

Sariak eta aitortzak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Sonia Charcan Radio Euskadiko programazio-buru» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka (Berria.eus).
  2. a b Sonia Charcan Losada Linkedin sare profesionalean.
  3. «Garitano, Lapitz, Carod-Rovira eta Maia, Radio Euskadin» Berria 2015-09-05 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Bengoa, María. (1997ko abuztua). «"En mí tienen una baza segura"» Bilbao aldizkaria (Bilboko udala).
  5. (Gaztelaniaz) Goikoetxea, Agustin. (2023-08-24). «Las txupineras ya tienen su canción gracias al trabajo coral capitaneado por Xabi Aburruzaga» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  6. (Gaztelaniaz) Gómez, Luis. (2022-11-15). «Muere Lurdes Luque, antigua presidenta de Bilboko Konpartsak» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  7. Arrate Iruskieta, Asier. (2017-08-25). «Jantzia berriz jartzeko eguna» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  8. Charcan, Sonia. (2000). «Bilbotarren proposamenak. Bost Lagun ezaguni eskatu diegu jaietako beren egun ideala azaltzeko.» Euskaldunon Egunkariaren Hemeroteka (Berria.eus).
  9. (Gaztelaniaz) Larrinaga, Nekane. (2022-08-25). «Las txupineras vuelven al cielo de Bilbao» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).

Kanpo estekak

aldatu