Adrano
Adrano Italiako udalerri bat da. Cataniako probintzian kokatuta dago, Sizilia eskualdean. 33.899 biztanle ditu, 83,22 kilometro koadroko azaleran banatuta.
Adrano Adranu | |
---|---|
Italiako udalerria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Catania |
Izen ofiziala | Adrano |
Jatorrizko izena | Adranu |
Posta kodea | 95031 |
ISTAT kodea | 087006 |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°39′45″N 14°50′08″E / 37.6625°N 14.8356°E |
Azalera | 83,22 km² |
Altuera | 560 m |
Mugakideak | Biancavilla, Bronte, Centuripe, Regalbuto, Sant'Alfio, Zafferana Etnea, Belpasso, Castiglione di Sicilia, Maletto, Nicolosi eta Randazzo |
Demografia | |
Biztanleria | 33.899 (2023ko urtarrilaren 1a) −1.734 (2018) |
Dentsitatea | 407 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 095 |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Katastro kodea | A056 |
Sailkapen sismikoa | 2 (Ertaina) |
Matrikula | CT |
Hizkuntza ofiziala | italiera |
comune.adrano.ct.it |
Mugakideak
aldatuAdranok honako udalerri hauekin egiten du muga:
Biancavilla
Bronte
Centuripe
Regalbuto
Sant'Alfio
Zafferana Etnea
Belpasso
Castiglione di Sicilia
Maletto
Nicolosi
Randazzo
Adrano (Sizilieraz: Adranu), antzineko Adranon, Cataniako udalerria da Siziliako ekialdeko kostaldean. Catania hiriburutik 41 kilometrora dago eta Etna sumendiaren oinetan, Simeto eta Salso ibaiek bat egiten duten tokian. Eskualdeko merkataritza-gune honetan, olibak eta zitrikoak produkturik salduenak dira.
Historia
aldatuFundazioa eta aurrekristau aroa
aldatuDionisio Zaharrak hiria fundatu zuen K.a. 400an, Sirakusako boterea eskualdean hedatzen saiatu zenean. Hiriko izena Adranon izenetik dator, Adranusen ohoretan, sikuloek gurtzen zuten jainko bat[1]. K.a. 344an, Hizetas I.a Lentinikoa eta Timoleon Korintokoa buruzagien artean gudu bat gertatu zen, azken hau Tauromeniotik zetorren. Nahiz eta adranotarrak banatuta egon bi etsaien artean, azkenean, Timoleoni zabaldu zizkioten ateak eta honen armadari lagundu ondoren, greziarra garaile irten zen[2][3]. Timoleonek, Adranoren santutegian jainkoari sakrifizio bat prestatzen zegoela, Hizetasek ordaindutako bi atzerritarren atentatu bat jasan zuen, baina kalterik gabe irten zen[4]. Hurrengo urteetan, Campainiako mertzenarioek (mamertinoek) behin eta berriz eraso egin zuten hiria. K.a. 263an[5], erromatarrek hiria setiatu eta hartu ondoren, civitas estipendiaria izendatu zuten, beraz, Erromari zerga handiak eman behar zizkion. Valerio kontsulak hiria hondatu zuen, biztanleak esklabu bilakatu eta saldu zituen Centuripen bizi ziren aratorei, hau da, nekazariei. K.a. 137an, Eunook alperrikako matxinada zuzendu zuen Erromaren aurka eta hortik aurrera, Adrano Centuripeko parte bat izan zen. Erromatarrek Adranum[6] edo Hadranum[7] deitu zioten hiriari. Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori eta gero, germaniar tribuek hainbatetan arpilatu zuten hiria. Bakarrik Teodoriko Handiaren agintaldian (K.o. 495-526) eta Casiodororen administrazioan, egoera hobetu zen. VI. mendearen erdian, Ekialdeko Erromatar Inperioak konkistatau zen. 950. inguruan, Muza arabiarrak Centuripen eta ondoko hiriak kontrolatu zituen, harrez geroztik, Adrano Siziliako emirerriaren zati bat bihurtu zen. Harrez geroztik, hiriko biztanleak gehienbat esklabuak ziren eta etxebizitzez txabolak zituzten. Arabiarrak toleranteak eta nekazari trebeak ziren eta azpiegitura onak eraki zituzten Adranoren inguruan. Hauetariko bat, Ponte dei Saraceni izenekoa (sarrazenoen zubia), bisitagarria da. Arabiarrak eskualdean egon ziren 1075 arte. Urte horretan, Hugo Yerseikoa normandoak, Caid Albucazar irabazi zuen. Adrano, Cataniako artzapez-barrutiko parte bat izan zen, Ansgerio praileak zuzendurik.
Ekonomian, hiritarrek jarraitu zuten arabiarrekin hasitako jarduerekin, hots, nekazaritzarekin eta beste lanekin, baina nornandoen aldian, ardoa, larrua eta setazko sektoreak nabarmendu ziren.
Behe Erdi Aroa eta feudalismoa
aldatuHohenstaufenen helduerak XII. mendearen amaieran, etengabeko zailtasunak eta eztabaidak ekarri zituen Siziliara. Geratzen ziren arabiarrak administrazioak errukirik gabe jazarri zituen eta hauek, azkenean, erresistentzia armatuaz erantzun zuten, Troina, Entella eta Centuripeko gotorlekuetan. Matxinada modu txarrean bukatu zen, bizirik irten zirenak garbituak edo bahituak izan zirelako. Klemente IV.a aita santuak Karlos Anjoukoa Siziliako errege egin zuen. Horrek bukatu zuen Hohenstaufenen boterea hego Italian. Aldi honetan, Adrano ehiztarien bizileku bat bilakatzean, biztaleen kopurua 1.000tik, 300era jaitsi zen. 1282. urtean, Siziliar bezperetan, frantziar agintaldia bukatu zen Sizilian, Petri III.a Aragoikoa errege bilakatu zenean. Hurrengo urteak bereizgarriak izan ziren eskualdeko burgesia eta nekazarien arteko etengabeko gatazkengatik. Adrano, Garzia de Lingida katalanaren jabegoa izan zen eta 1286an, Luca Pellegrinorena. Eskualdeko lurrak eztabaidatuak izan ziren nekazarien eta nobleen artean XV. mendera arte. Mende horretatik aurrera, erregeordeek Sizilia gobernatu zuten. 1412tik 1515 arte, Moncada familiak Adranon agindu zuen. Giovan Tommaso Moncadak (1466–1501) normandiar gaztelua berriztu eta gotortu zuen. Berak baimendu zuen Epiroko zenbait errefuxiatu Adrano ondoan ezartzea, zeinek Biancavilla fundatu baitzuten. Moncada kontearen senideek egoitz handiak eraiki zitutez (palazzi izenekoak) hiriaren erdian, hauen artean gaurko udaletxea. Herriko plaza bilgunea izan zen garai hartako 6.000 biztanlerentzat. Urte horietan, Monastero di Santa Lucia eraiki zen. Hiriak kalte handiak jasan zituen 1693ko lurrikararekin.
XVIII. XIX. eta XX. mendeak
aldatuXVIII. mendetik eta 1820 arte, Adranok matxinadak jasan zituen, Italian eta Sizilian gertatzen ziren moduan, hauen artean Risorgimentoarenak. Adrano administrazio-gunea bihurtu zen eta 1819an, epaitegi bat izan zuen. Giuseppe Garibaldi, 1860an Sizilian lehorreratu ondoren, hainbat erreformak egin ziren: 1860ko uztailaren 1.ean, Adranoko udalbatzak Lorenzo Ciancio buruzagitzat aukeratu zuen; garai hartakoa den Teatro Bellini (Bellini antzokia), urte horietako aldaketen adierazgarria da eta eraikitako ospitalea, askoren ustez, eskualdeko tokirik aberatsena zen. 1920an, Vincenzo Bascetta predikari erreformistak eta Carmelo Salanitro irakasle antifaxistarekin sutsuki borroka egin zuten Adranoko nekazarien eskubideen alde. Ekimen horri esker, inguruko labazko paisaia olibondozko eta alberdolondozko sailak bilakatu ziren. Carmelo Salatrino Mautthausen kontzentrazio esparruetan hil zen 1945ean. Adranok kalte handiak pairatu zituen 1943an, II. Mundu Gerran.
Izena
aldatuErromatarrek hasierako herriari Hadranum izendatu zioten. Arabiarren okupazioan, Adarnu edo Adarna izena hartu zuen. Normandoek, berriz, Adernio eta Adriano izenak erabili zituzten. 1929 arte, Adernò izan zen izen ofiziala, gaur egun biztanle batzuek honela deitzen diote, nahiz eta izen ofiziala Adrano izan.
Arkeologia
aldatuAdranon (gaurko Adrano) antzinako polisa[8] eta toki arkeologikoa bat da, Etna mendiaren hego-mendebaldeko magalean, Cataniako ipar-mendebaldean eta Simeto ibaiaren ondoan, tokian dagoen simetitaz (anbar mota bat) ezaguna[9]. Dionisiok I.a fundatu zuen hiria K.a. 400en inguruan[10] Neolitoko kokaletu baten gainean, Adranus jainkoari eskainitako tenpluaren ondoan, Sizilia osoan gurtzen zena. Adranus sumendiekin erlazionatu zen, Hefestorekin parekatuz[11]. Timoleonek konkistatu zuen hiria K.a. 343-342 eta Erromak K.a. 263an menperatu zuen[12]. Erromatarrek civitas stipendiaria deklaratu zioten (hiriak Erromari zergak ordaindu behar zizkion)[13].
Toki arkeologikoa
aldatuAlde arkeologikoa XXI. mendearen hasieratik ikertu da, lehenengo indusketak 1959an egin baziren ere. Harresien perimetroak antzinako hiria mugatzen du eki-mendebaldeko ardatzean. Hiriaren hegoaldean, ibaian zehar, amildegi batek defendatzen du hiria. Gaur egun, hiriaren antzinako iparraldea etxe modernoek estaltzen dute. Harresiak, ekialdean egoera onean daudenak, basaltozko harlanduez eraiki ziren. Harresiaren ipar-ekialdeko ertzean dagoen dorre errektangularra, San Frantzisko elizari erantzi zaio[12].
Historiaurretik Aro Klasikora
aldatuDirudienez, Adranongo eskualdean historiaurretik bizi da. Honela adierazten dute Neolitoko aztarnek, hiriko barruti berrietan aurkitutakoak. Aldi historikoan bizi zirenen jatorrizko biztaleen kokalekuak aurkitu dira. Mendolito eskualdeko auzo bat partzialki induskatu da, Adranoren topografiarekin konektaturik, baina haren izena ezezaguna da. A. Francok, Contrada Mendolitoko kokaleku hau, Piakosekin identifikatu du[14] antzinako grezieraz: Πίακος[15]. G. K. Jenkinsek txanpon bat argitaratu zuen ΠΙΑΚΙΝΟΣ (PIAKINOS) legendarekin aurrean eta ΑΔΡΑΝ (ADRAN) atzealdean. Horren arabera, ikerlariak lotura numismatikoa ikusten du Piakos eta Adranonen artean[16]. Beste ikerlariek identifikatu dute ΑΔΡΑΝ[…] ΑΔΡΑΝΙΤΩΝ, etnikoekin, genitibo kasuan[17]. Oso garrantzitsuak dira K.a. VII. mendeko aurkitutako brontzezko tresnak. K.a. VI.mendetik hiriko ate bat aurkitu da inskripzio sikuloar batekin, oraindik argitu gabekoa. Beste aurkikuntza asko Adranoko Museo Arkeologikoan daude[18]. Adranusko tenpluaren kokapen zehatza eta honen gurtza ezezaguna da, litekeena da, Etnaren aktibitateari lotuta egotea. Hamasei basaltozko pilare Chiesa Madre tenpluaren egituran sartuta daude. Eliza hau Umberto I.aren plazan dago, gaztelu normandoaren ondoan. Horregatik, pentsatzen da Adranus tenplua toki horretan egon zitekeenik[19]. Politselo eskualdeko aurkikuntzak Siziliako K.a. V. mendeko artearen lagin onak dira, adibidez Sirakusako museoan erakusten den brontzezko atleta biluzia. Beste indusketa batzuk egitean, K.a. IV. mendeko etxeak aurkitu dira, estilo oneko gorriz margotutako zeramika siziliota[20] eta moneta modernoen altxor bat. Ez dira ezagutzen hiriko monumento gehiagorik. Timoleonen agindupean hirian egindako txanponek Adranus irudia zuten, ibaiaren jainkoa. Bi indusketek, hiriaren hego-ekialdean (Sciare Manganelli), harresiak eta hilerri bat agerian utzi zituzten. Hilobiak arruntak dira Sizilian: labazko harriarekin egitura zirkular txikikoak, Mizenasko kupulak gogora ekartzen dutenak (tholos)[21].
Demografia
aldatuToki interesgarriak
aldatu- Normandiar gaztelua (Castello Normanno) hiriko gunean, Roger I.ak agindu zuen eraikitzea. Gazteluaren barruan museo arkeologikoa dago non erakusten den eskualdean indusketetan aurkitutakoa.
- Chiesa Madre-ren (parrokia), artelan normandiarra.
- Convento di Santa Lucia, Erroma kalean, Biscari printzeak agindu zuen eraikitzea 1596an eta Stefano Ittar Cataniar arkitektoak berdiseinatu zuen. 1775eko kapera bat du. 1920 hamarkadaren hasiera arte, praileak monastegian bizi ziren, baina herriaren jabegoa denez, parte bat eskola gisa erabiltzen da.
- Villa Comunale-ren parke publikoa, monastegiaren aurrean, zenbait hamarkadatako palmondoak ditu.
- Teatro Bellini antzoki publikoa, 2004ean berriz zabaldu zen 26 urteren ondoren. Erregeordeak agindu zuen eraikitzea 1779an Parmako antzokiaren antzarekin (1618an eraikitakoa). San Vitoren hondakinen gainean eraiki zen.
- Erdi Aroko Ponte dei Saraceni, hiritik 3 kilometrora.
- Greziar kokalekuen aztarnak, hiriaren ekialdean.
- Tradizio katolikoaren auzoetako kaperak eta elizak.
- Adranoko inauteri koloretsuak
- San Nicola ospakizunak, San Nicola di Ponteren ohorez, abuztuaren 3an.
Garraioak
aldatuAdrano loturik dago Paternòtik Cataniarako abiadura handiko SS 121-rekin. Bronteren ondoan, nasa bat (Etnapolis izenekoa) berriki zabaldu da. FCE-k[22] kudeatutako autobus linea batek Adrano Cataniarekin konektatzen du. Horrek zenbait herri harremanetan jartzen ditu Cataniako geltoki nagusiarekin, eta urrunago dagoen hondartza batekin. Autobus azkar batek herri txikien bidea egiten du, bidaiariak zuzenean eramanez Cataniara autopistaren bidez. Udan, autobus batek Adrano, Bronte, Randazzo, Floresta and Naso lotzen ditu. Catania-Borgo eta Riposto geltokien artean, Littorinak funtzionatzen du, hau da, diesel tren nostalgiko bat Adranon, Paternòn, Biancavillan, Santa Maria di Licodian eta beste hiri batzuetan gelditzen dena. Catania Paternòrako linea luzatzea aurreikusita dago eta, jadanik, lanak hasi dira. Adrano ez dago lututa Trenitaliarekin (Italiako nazio-tren sistemarekin), baina FCE-k Adranon bi ibilbide ditu (A eta B).
Osasungintza
aldatuAdranok ez du ospitalerik, bakarrik larrialdietarako Guardia medica, izeneko gune paramediko bat, langileekin, ibilgailuekin eta ekipamenduarekin horniturik. Ospitalerik hurbilena Biancavillan dago, Maria SS. Addolorata, Adranoko larrialdetasunez arduratzen dena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Diodoro Sículo XIV,37.
- ↑ Diodoro Siculo XVI, 68.
- ↑ Plutarko: Timoleonen bizitza, XII.
- ↑ Plutarko: Timoleonen bizitza, XVI.
- ↑ Diodoro Síkulo: XXIII, 4.
- ↑ Adrano - Britannica Online Encyclopedia
- ↑ Diodoro Sikulo: Biblioteca Historikoa, 23.4
- ↑ WESTERMAN, Antonius (1839): Paradoxographi scriptores rerum mirabilium Graeci. Londini: Apud Black et Armstrong. 178 or
- ↑ "Simeto River, Catania, Sicily, Italy". 2019.01.16an kontsultatuta
- ↑ (MANGANARO, Giacomo (Sant' Agata li Battiata). "Adranum (Hadranum)." Brill’s New Pauly. Antiquity volumes edited by: Hubert Cancik and , Helmuth Schneider. Brill Online, 2016. 2019.01.16an kontsultatuta
- ↑ LEIGHTON, Robert (1999): Sicily Before History. Ithaca: Cornell University Press. 268. or. ISBN 978-0-8014-8585-5.
- ↑ a b STILLWELL, Richard et al, eds. (1976). "Adranon". The Princeton encyclopedia of classical sites. Princeton, N.J.: Princeton University Press, 2019.01.16an kontsultatuta.
- ↑ PLINIO: 3, 91.
- ↑ FRANCO, A. (1999): La città del Mendolito: Τρινακίη?. Sicilia Archeologica (32): 199–210. or.
- ↑ Byzantinus, Stephanus; Meineke, August (1849): Ethnica. 1. Berlin: Reimer. 522 or.
- ↑ JENKINS, G. K. (1962): "Piakos". Schweizer Münzblätter (46): 17–20. or.
- ↑ POPE, Spencer (2009): New Coin Types in Late Fifth-Century Sicil. In Derek B. Counts and Anthony S. Tuck. KOINE Mediterranean Studies in Honor of R. Ross Holloway. Oxford and Oakville: Oxbow Books. pp. 135–136. ISBN 978 1 84217 379 4.
- ↑ FACAROS, Dana; PAULS, Michael (2008). Sicily. London: New Holland Publishers. 319. or. {{ISBN|978-1-86011-397-0}}.
- ↑ Babel Translations (Firm) (1985): Italy, a Phaidon Cultural Guide. New Jersey: Prentice-Hall. 13. or. ISBN 9780135067345.
- ↑ BIRCH, Samuel (1858). History of ancient pottery. II. London: John Murray. 173. or.
- ↑ STILLWELL, Richard et al, eds. (1976). "Adranon". The Princeton encyclopedia of classical sites. Princeton, N.J.: Princeton University Press., 2019.01.16an kontsultatuta
- ↑ Via Circumetnea
Kanpo estekak
aldatu- "The center of indigenous Mendolito". Museo di Adrano. 2019.01.16an kontsultaturik.
- "Ancient Coinage of Sicily, Adranon". 2019.01.16an kontsultaturik.