2011ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak
2011ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak gertakari honen 29.Edizioa izan zen. Azaroaren 4tik 20ra ospatu zen Soreasu Antzokian. Hala ere, gaztetxean eta Sanagustin Kulturgunean ere antzezlan eta ekintza batzuk egin ziren.
2011ko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak | |
---|---|
Mota | antzerki festibal |
Honen parte da | Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak |
Denbora-tarte | 2011ko azaroaren 4a - 2011ko azaroaren 20a |
2012 → | |
Kokaleku | Azpeitia |
Edizio honetan herriko antzezle Iñaki Bergarari Txalo Saria eman zitzaion[1], urteetan antzerkigintzari egindako ekarpenagatik. Sanagustin Kultugunean egindako omenaldi ekitaldia honetan, gainera, Uztarriak argitaratutako bere liburu biografikoa aurkeztu zuen, Monika Juaristik idatzia. Topaketetan urte askotan antzerki taldeei laguntzen ibilitako Joxin hil zen 2011an eta Alaitz Olaizolak agur berezi bat idatzi zion, edizio honetako eskuprograman jasota datorrena.
Topaketen baitan eta EHAZEk bideratuta, mahai inguru bat antolatu ere zuen Sanagustin Kulturgunean, "Antzerkia norentzat idaztearen plazera?" izenekoa. Saio honetan, Oier Guillanek gidatua, Daniel Landart, Xabier Lopez Askasibar eta Jokin Otaegik parte hartu zuten. [2]
2011ko Ikusleen saria Txalo Taldearen "Ipuinaren bila" lanak jaso zuen[3] eta kartelaren egilea Iñaki Mariñelarena izan ziren, lehiaketa bidez.
Antzezlanak
aldatuAntzezlana | Konpainia | Egilea | Zuzendaritza | Aktoreak | Bestelakoak |
---|---|---|---|---|---|
Lotsagabe | Vaiven Produkzioak | Garbi Losada, Felipe Loza
Jatorrizko ideia: Ana Pimenta |
Zuzendaria: Dorleta Urretabizkaia
Zuzendari laguntzailea: Ana Pimenta |
Ainara Ortega, Asier Oruesagasti, Kepa Errasti, Oihana Martitorena, Erika Olaizola | Euskarazko bertsioa: Nagore Aranburu
Musika: Iñaki Salvador |
Larria, kutsakorra eta mendebaldekoa | Tartean | Patxo Telleria, Jokin Oregi | Zuzendaria: Jokin Oregi
Zuzendari laguntzailea: Ruth Guimera |
Mikel Martinez x 3 | |
Ilargiaren bi aldeak | Ika | Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga | Agurtzane Intxaurraga | Miren Gaztañaga, Amaia Pascual, Maider Yabar | |
Bodologuak[4] | Txintxeta Ekoizpenak | Anartz Zuazua | Nagore Aranburu, Egoitz Lasa, Mikel Pagadizabal | Estreinaldia | |
Gure bide galduak | Dejabu Panpin Laborategia | Urko Redondo, Miren Alkala, Maria Alonso, Iñigo Aranbarri, Ainara Gurrutxaga | |||
Ipuinaren bila | Txalo | Juan Pedro Romera | Begoña Bilbao | Iraitz Lizarraga, Aitor Fernandino | Itzulpena: Inma Infiesta
Ikusleen saria |
Hau ez da Kalkuta | Karrika | Joxe Martin Urrutia “Txotxe” | Joxe Martin Urrutia “Txotxe” | Nazaret Froufe, Alaitz Oleaga, Asier Garzia, Joana Ocaña, María Leiba, Maite López, Xabier Zaldua, Irati Iturrate, Ion Gorroño. Juan Ramón de la Cruz, Uxuri Gallastegi | |
Lost and found | Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra | Alaitz Olaizola | M.Karmen Borda, Aiora Olaizola, , Erika Olaizola, Aizpea Ibarbia, Amaia Garmendia, Gurutze Eizmendi, Garbiñe Barredo, Ihintza Elustondo, Haizea Egiguren, Amets Cañizares, Arroxa Borda, Miren Alcedo, Ane Arenas | Dantzariak: Irene Alberdi, Uxoa Ibarreta
Dekoratua: Grupo Langa, Lakrikun antzerki taldea | |
Eguzkilore | Zehaztu gabe | Erika Olaizola eta Ane Arenas | Gaztetxean | ||
Munstroa | Urki Muguruza | Gaztetxean | |||
Inorako bidaia | Kukubiltxo | Arístides Vargas | Arístides Vargas | Marifeli Etxeandia, Iurgi Etxebarria, Ainhoa Alberdi, Josu Camara, Maria Alonso | Estreinaldia.Euskararako egokitzapena: Gotzon Barandiaran |
Eskola antzerkiak
aldatuAntzezlana | Ikastetxe edo Taldea |
---|---|
Diruak sendatuko dau | Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea |
Gazterik onenak Arantzazukoak | |
Atariagaraia | Donostiako Zurriola Ikastetxea[5] |
Troya | |
Kutxidazu bidea, Ixabel | Lasarte-Oriako Landaberri LHI Ikastetxea |
Pokemon festa | Azpeitiko Ikastola Ikasberri |
The Royal blue | Azpeitiko gazteria saila |
Romeo eta Julieta | Bilboko Kirikiño Ikastola |
Hairspray | |
Trikiti emanaldia | |
Kontuk eta komerik | Azkoitiko Xabier Munibe BHI |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Iñaki Bergara 'Pio'-k jasoko du aurten Antzerki Topaketen Txalo Saria - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ «Antzerki Topaketen baitan, mahai-ingurua izango da bihar - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ «Txalo taldearen 'Ipuinaren bila' lanarentzat izan da Antzerki Topaketen Ikusleen Saria - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ «Egoitz Lasa: "Bodologuakikuskizuna barre egiteko sortutako antzezlana da" - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ «Ikasleen txanda Antzerki Topaketetan - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
Kanpo estekak
aldatu